Sintesi gehigarri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Sintesi gehigarria''' tinbre musikal bat sortzen duen soinu sintesi teknika bat da. Instrumentu baten [[tinbre]a armoniko edo partzial anitzez osatua da. Armoniko e...
(Ez dago alderik)

11:33, 29 urria 2009ko berrikusketa

Sintesi gehigarria tinbre musikal bat sortzen duen soinu sintesi teknika bat da.


Instrumentu baten [[tinbre]a armoniko edo partzial anitzez osatua da. Armoniko edo partzial horiek, kopuru desberdinetan, denboran zehar aldatzen dira. Sintesi gehigarriak armoniko eta anplitude desberdineko soinu-uhin anitz erabiltzen ditu instrumentuen tinbreak imitatzeko. Hau, normalean, oinarrizko frekuentziaren anitzkoien tonuetan afinatuta dagoen osziladore banku bat erabiltzen da. Askotan, osziladore bakoitzak bere ozentasun inguratzailea dauka, denboran zehar aldatzen den soinu errealista eta dinamikoa sortuz.


Teoria

Sintesi gehigarriaren atzean dagoen kontzeptua Joseph Fourier frantziar matematikariak egindako lanarekin lotuta dago. Fourierren aurkikuntza ondokoan datza: funtzio periodikoak serie infinitu baten batuketaz osatuta daude. Honi jarraiki, seinale periodiko guztiak, funtzio matematiko gisa irudikatuta daudenean, frekuentzia anitzeko sinu funtzioen batuketaz osa daitezke. Zehatzago, denbora diskretuan dagoen edozein soinu periodiko honela sintetizatu daiteke:

 

edo

 

non

 

eta Fs laginketa frekuentzia da, f0 oinarrizko frekuentzia da, eta kmax < floor(Fs/(2 f0)) armonikorik altuena da (Nyquist frekuentziaren azpitik).