McCoy Tyner: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: '''Alfred McCoy Tyner''' (1938ko abenduaren 11an Philadelphian jaioa) estatubatuar jazz piano jole bat da, ezaguna John Coltrane Quartetekin egindako lanagatik eta b...
(Ez dago alderik)

11:45, 22 urria 2009ko berrikusketa

Alfred McCoy Tyner (1938ko abenduaren 11an Philadelphian jaioa) estatubatuar jazz piano jole bat da, ezaguna John Coltrane Quartetekin egindako lanagatik eta baita bere bakarkako karrera luzeagatik ere.

1961etik 1965ra John Coltraneren kuartetoan jo zuen, eta jazzeko historian klasikoak bilakatu diren hainbat disko grabatu zituen, “A Love Supreme” aipagarrienetako bat izanik. Coltraneren kuartetoa utzi ondoren post bop eta beste estilo batzuk jorratu ditu grabatu dituen diskoetan.


Estiloa

Tynerren hiztegi melodikoa aberatsa da, blues gordinetik hasita eskala pentatoniko gaininposatuetara; akorde-ahotsak ulertzeko bere modua (bereziki laudunetan) gaur egungo jazz piano jole multzo handi batengan eragina izan du, bereziki Chick Corearengan.