San Bizente eliza (Donostia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (-enatu lotura EHko eraikina + & -dn= + & -mn= + & -sn= + & -de= +N| & -me= + & -se= + & -kodea=ES +W|display=title|type:landmark_region:EH)
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Donostia San Vicente.JPG|thumb|250px|San Bizente elizaren dorrea eta sarrera nagusia.]]
'''San Bizente''' [[Donostia]]ko [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharrean]] dagoen [[eliza]] [[arkitektura gotiko|gotikoa]] da.
== Eraikuntza ==
1489 inguruan izandako sute baten ondoren, San Bizente eliza berreraikitzeko lanak hasi ziren. 1507an ebatzi ziren diseinu berria eta 1574 inguruan amaitu ziren lanak.
Diseinu asmoak ez ziren sekula guztiz amaitu, iparraldeko horma ez zen guztiz errematatu, eta agerian dauden hainbat koska ikus daitezke hor. Koska horietatik omen datorkie eliza horretan bataiatuei eta Parte Zaharreko zati horretan bizi direnei ''koxkero'' goitizena.
 
== Erretaula nagusia ==
 
[[Erretaula]] erromanista da, [[lauki]] eta kaletartez nahasitako oina du; [[1583]] eta [[1592]] bitartean egina berau. Tailatutako [[harri]]zko oinarria du, predela bat, hiru gorputz eta atikoa. Hiru kale eta lau kaletartetan antolatua dago, gainera alboetan eta kaletarteetan nitxoak dauzka zutabe klasikoez inguratuta, lehenengo gorputzeko zutabeak [[joniar ordena|joniarrak]] dira eta gainontzekoetakoak [[korintiar ordena|korintiarrak]] eta ordena konposatukoak (kaletarteetakoak ordena konposatukoak soilik dira). Zutabeetako fusteak ildaxkatuak dira, eta atikoan izan ezik, beheko zatia (beheko herena) [[grotesko]]z apainduta dute, estilo [[plateresko]]an. Erdiko kalea aldameneko kaleetatik bereizten duten zangoak [[Pizkunde]]ko apaindura apalez hornituak ditu. Ateburudun, [[erdi puntuko arku|puntu erdiko]] eta lauki kurbatuko nitxoak ditu; eta [[frontoi]]a, berriz, lehenengo gorputzean okerra da, bigarrenean, erpinetan beheratua, eta hirugarrenean [[triangelu]]arra. Atikoaren burua erdizirkular zatitua da.