Jose Manuel Aizpurua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
7. lerroa:
[[Joakin Labaien]]ekin batera [[1929]]an [[Donostiako Klub Nautikoa]] eraiki zuten, Europako eraikin arrazionalista goiztiar eta garrantzitsuenetakotzat jotzen dena. Orduko Kasino Handiaren ondoan kokatua (oraingo Udaletxea), haren itxura garbiak, zuritasunak eta itsas munduko formak erabiliz, berehala lotzen dute garaiko makinismo eta [[Le Corbusier]] arkitektoaren pentsamolde abangoardistekin.
 
Ideia berritzaile hauek zabaldu nahian, [[1930]] urtean erakusketa bat antolatu zuen Mercadal, Txurruka, Labaien eta bere lanekin Gipuzkoako Ateneoan. Talde hau [[GATEPAC]] (Grupo de Artistas y Tecnicos Españoles para el Progreso de la Arquitectura Contemporanea) delakoan integratu ziren [[1930]]eko amaieran, Iparraldeko Taldea izena hartuz. GATEPAC taldeak Espainiako Arkitekturaren garapena zuen helburu, Kataluniako [[GATCPAC]] (Grup d'Arquitectes i Tècnics Catalans per el Progrés de l'Arquitectura Contemporània) delakoaren urratsei jarraiki.
 
1930ko hamarkadan ideia faxistekin bat egin zuen eta Espainiako Falangearen sortzaileetariko bat izan zen. [[Espainiako Gerra Zibila|Espainiako Gerra Zibilean]] Donostian bertan fusilatu zuten arrazoi horregatik.