Tokugawa shogunerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Esteka gehitu
1. lerroa:
[[Fitxategi:Mitsubaaoi2.jpg|thumb|200px|Tokugawa klanaren ikurra, "mitsuba aoi" bezala ezaguna ("errege [[malba]]ren hiru hosto")]]
'''Tokugawa shogunerria''', '''Edo shogunerria''', '''bakufu Tokugawa''' edo, bere [[japoniera]]zko jatorrizko izenagatik '''bakufu Edo''' (江戸幕府, Edo bakufu) bezala ere ezaguna, [[Japonia]] osoa gobernatu zuen hirugarren eta azken [[shogunerri]]a izan zen, [[1192]]tik [[1333]]ra gobernatu zuen [[Kamakura shogunerria]] eta [[1336]]tik [[1573]] arte gobernatu zuen [[Ashikaga shogunerria]]ren ondoren. Shogunerri hau, [[Tokugawa Ieyasu]] [[shogun]]ak sortu zuen, [[Tokugawa klanarenklana]]ren sortzailea ere izan zena (徳川氏, Tokugawa-shi) eta [[Matsudaira klana]]ren ondorengoa, [[1603]]ko [[martxoak 24]]an ([[japoniar egutegia]]n [[Keichō aroa|Keichō aro]]ko 8. urteko bigarren hilabeteko 12. eguna dena).
 
Shogunerrien aroan, zehazki [[Japoniako Enperadorea]]ren mende zegoen [[diktadura]] militar moduko bat zegoen. Shogunak, Japoniako armadako jeneral buruzagi bihurtua, herrialdeko botere politiko eta militarra zuen, enperadoreari, botere izpiritual eta erlijiosoa eman zitzaizkion bitartean, pertsona eta jainkoen arteko bitartekari bezala, baita izenezko boterea ere [[Kiotoko Gorte Inperiala|Kiotoko Gorte Inperial]]ean. Egoera hau, neurri batean, [[Erdi Aro]]an jatorri katolikoko europar monarkietan nagusi zen egoera nagusiaren parekoa zen, erregeek botere politiko eta militarra, eta, [[Aita Santu]]ak, botere erlijiosoa izan zutenean.