Ostalgie: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: thumb|AEDren kamiseten salmenta Berlinen 2004an. '''Ostalgie''' Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) zeneko bizimoduari erreferentzia egiten d...
(Ez dago alderik)

22:36, 14 urria 2009ko berrikusketa

Ostalgie Alemaniako Errepublika Demokratikoa (AED) zeneko bizimoduari erreferentzia egiten dion nostalgia izendatzeko alemaniar terminoa da. Ost (ekialdea) eta Nostalgie (nostalgia) hitzetatik sortutako akronimoa da.

AEDren kamiseten salmenta Berlinen 2004an.

Berlingo Harresia 1989an bota eta hurrengo urtean Alemania bateratu ostean, AEDko hiritarrak Mendebaldeko sisteman integratu eta garai sozialistari loturiko oroigarri gehienak ezabatu zituzten. Hasiera batean, AEDko marketako produktuak saltokietatik desagertu egin ziren, horien ordez Mendebaldeko produktuak jarriz. Hala eta guztiz ere, denboraren poderioz, Alemaniako ekialdeko zenbait herritar garai sozialistako bizimoduaren aspektu desberdinei lotutako nostalgia sentitzen hasi ziren. Zehazki, Ostalgie bateratzearen ondoren desagertu ziren AEDko kulturaren eta egunerokotasunaren zenbait aspekturi loturik dago.

Horretaz jabeturik, gaur egun Alemaniako hainbat enpresak AEDn saltzen ziren hainbat produkturen kopiak egiteari edo marka zaharren imitazioak berriz saltzeari ekin diote.