Kolberg: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialde berria: 1945. urte hasieran amaitu zuten filmatzen Kolberg, eta korrika eta presaka estreinatu zuten urtarrilaren azken egunean Berlingo zine areto batetan eta La Rochelleko [[alema...
(Ez dago alderik)

10:51, 13 urria 2009ko berrikusketa

1945. urte hasieran amaitu zuten filmatzen Kolberg, eta korrika eta presaka estreinatu zuten urtarrilaren azken egunean Berlingo zine areto batetan eta La Rochelleko alemaniarren itsas basean.

“Kolberg”, nazi erregimenaren zinematografiako pelikularik garestiena izan zen. Gudaroste eta herritarren izpiritua eta morala igotzeko ekoiztu zen.

Veit Harlan eta Wolfgang Liebeneiner izan ziren zuzendariak eta aktore nagusien artean garaiko alemaniar zineko izarrak: Kristina Soederbaum, Heinrich George, Paul Wegener, Horst Caspar, Gustav Diessl, Otto Wernicke eta Kurt Meisel.

Filmak, Joachim Nettelbeck, Kolberg hiriko alkatearen istorioa kontatzen du. 1807an, frantses ejertzitoaren setioari aurre egin eta garaile suertatu zen heroiarena hain zuzen.

1943. urtearen amaieratik aurrera gudak hartu zuen itxura ikusita, erraza da ulertzen zein zen alemaniar gobernuaren helburua film hau egiterakoan. Hain zuzen ere, 1943an hasi ziren “Kolberg” filmatzen, Agfacolor pelikulaz eta garaiko 8 milioi markotik gorako aurrekontuaz.

Guda garaia izan arren, milaka soldadu ekarri zituzten fronte ezberdinetatik filma gauzatu ahal izateko. Negu eszenak filmatzeko, gatzaz betetako 100 tren bagoi baino gehiago eraman zituzten film kokapenetara eta azken eszenak Potsdam-en zeuden Babelsberg estudioetan filmatu zituzten aliatuek hiria bonbardatzen zuten bitartean. Fronte ezberdinek atzera egin eta Alemaniaren mugak murrizten ari ziren heinean filmaren negatiboa hiri batetik bestera eraman behar izan zuten.

Guda ofizialki maiatzaren 8an amaitu zen alemaniarrentzat. Apenas inork ikusi ahal izan zuen zinemagintza naziaren filmik anbizio handiena. Kopia ia guztiak desagertu egin ziren eta patuaren kapritxoaren eraginez edo, gobernu nazionalsozialistak ikur bihurtu nahi zuen herria, Poloniarrei eman zitzaien Potsdam-eko akordioetan. Bertoko hiritar alemaniarrak kanporatuak izan ziren eta Poloniak Errusiaren mesedetan galdutako beste lurraldeetatik etorritako jendez bete zuten aurrerantzean Kobrezeg izenez ezagutuko zen hiria.

Hamarkada batzuk beranduago negatiboa berreskuratu eta 1965. urtean proiektatu zen berriro “Kolberg”, bitxikeria gisa eta nazien propaganda zinemagintza aztertzen zuen dokumental batekin batera. Kuriosoa da. Galtzaileek propaganda filmak egiten dituzte beti … irabazleek, ordea, film historikoak.