Fermín Calbetón: berrikuspenen arteko aldeak

Irundar ospetsua, politikaria eta ministroa
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Fermín Kandido Kalbeton y Blanchon''' (Donostia, 1853ko irailaren 4 - Madril, 1919ko otsailaren 4), Espainiako politikari liberal bat izan ze...
(Ez dago alderik)

08:21, 12 urria 2009ko berrikusketa

Fermín Kandido Kalbeton y Blanchon (Donostia, 1853ko irailaren 4 - Madril, 1919ko otsailaren 4), Espainiako politikari liberal bat izan zen XIX. eta XX. mende bitartean. Donostiako Parte Zaharreko Puiuelo kalean, gerora bere izena eramango zuen horretan, jaio zen. Bere aita ere politikaria izan zen eta bere aita, Joaquin de Kalbeton Legarra, Donostiako alkatea ere izan zen epe labur batez.

Karrera politikoa

Zuzenbidean lizentziatua, La Habanako unibertsitatean katedradun izan zen 1882-1886 urte bitartean. Bertan, Matanzaseko diputatu ere hautatu zuten. Euskal Herrira itzulita, 1887an Itsasosteko ministrioko zuzendari eta Donostiako diputatu hautatu zuten. 1898. urtean Gipuzkoako senatari izendatu zuten eta 1903. urtetik aurrera biziarteko senatari kargua hartu zuen. 1910. urtetik aurrera Sustapen ministro kargua hartu zuen. Ogasun ministroa ere izan zen beranduago denbora labur batez, kargua hartu eta bi hilabetera hil bait zen. Pio X.aren garaian Espainiako enbaxadore izan zen Vatikanon.[1]

Erreferentziak

  1. Irutxuloko hitza, 2009ko urriaren 11, 2. orrialdea.