Apuleio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
+ref
5. lerroa:
==Bizitza==
 
Apuleioren bizitzari buruzkoak berak idatziriko ''Apologia'' defentsa-hitzaldian oinarritzen dira. [[Kartago]]n 160-170 urteetan berak emandako hitzaldiek bere bizitzako datuak ematen dituzte. [[Getulia]] eta [[Numidia]] artean kokaturiko [[Madaura]] hirian jaio zen. Bere ''praenomen'' ezezaguna da. Hiriko buru baten semea zela, ordea, jakina da. [[Kartago]]n gramatika, retorika eta filosofia ikasi zituen. [[Atenas]] hirian bere filosofia ikasketak sakondu zituen. Ondoren, [[Erroma]] ere bizi izan zen. Azkenik, [[Afrika]]ra itzuli zen 30 bat urte zituela. Hasiera batean, [[Alexandria]]ra joateko asmoa zuen, baina bidean egungo [[Tripoli]] hiritik gertu dagoen Oea hirian gelditu eta Sicinius Pontianus izeneko lagunarekin topo egin zuen. Honek Aemilia Pudentilla bere ama alargunarekin ezkontzeko proposamena egin zion. Apuleio Pudentillarekin ezkondu, baina bere emaztea laster hil zen. Orduan, Pudentillaren sendia Apulioren aurka jarri eta salaketa jarri zioten, herentzia lortzeagatik sorginkeriak baliatu zituela argudiatuz. Salaketa honen aurka ''[[Apologia (Apuleio)|Apologia]]'' izeneko defentsa-lana idatzi zuen.<ref>{{en}} Jack Lindsay, Apuleio: ''[http://books.google.es/books?id=gk1B10oUJCwC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false The golden ass]'', 5-29 orrialdeak.</ref><ref>{{en}ç ''[http://www.encyclopedia.com/doc/1G2-3404707523.html Lucius Apuleius]'', ''www.encyclopedia.com'' webgunean.</ref>
 
==Lanak==