«Emilia Basilika»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
No edit summary
No edit summary
[[Fitxategi:RomaForoRomanoBasilicaEmiliaDisegnoRicostruttivoFaseAugustea.gif|thumb|400px|Foroaren ondoko fatxadaren irudikapena Augustoren garaian. [[1905]]]]
'''Emilia Basilika''', ([[latin]]ez ''Basilica Aemilia'') [[Marko Fulvio Nobilior]] eta [[Marko Emilio Lepido (kontsula K. a. 187an)|Marko Emilio Lepido]] zentsoreek eraiki zuten [[K. a. 179]]an, eta horregatik, orduan, ''BasílicaBasilica Æmilia et Fvlvia'' deitua, ondoren desagertutako ''Tabernae novae''en atzean, pertsona partikularrei alokatu zizkien dendekin inguratuz. Zenbait alditan berreraikia izan zen, batez ere, Emilia [[gens]]eko partaideek. Horietako lehena, [[K. a. 78]]an egin zuen [[Marko Emilio Lepido (kontsula K. a. 78an)|Marko Emilio Lepido]] kontsulak. Berreraikuntza handiago bat, Lepido triunbiroaren anaia zen [[Luzio Emilio Lepido Paulo]] kontsulak abiatu zuen [[K. a. 55]]ean. Lan hauek, ez ziren [[K. a. 34]] arte amaituak izan, Luzio Emilio Lepido Pauloren seme zen [[Luzio Emilio Lepido Paulo (kontsula K. a. 34an)|Luzio Emilio Lepido Paulorekin]] eta [[Julio Zesar]]ren laguntzarekin.
[[Fitxategi:Basilica Emilia Foro Romano.jpg|thumb|400px|Emilia Basilikaren hondakinak [[Erromatar foroa]]n.]]
Une honetan, eraikina, ''Tabernae novae''en gainean zegoen, baina sute batek, [[K. a. 14]]an berreraikitzera behartzen du, Luzio Emilio Lepido Paulok berak eta [[Augusto]]k, bere azken forman, arkupea eta [[cella]] apainduz. Dokumentatua dagoen azken zaharberritzea, [[Alariko]]ren arpilaketan, [[410]]ean gertatutako sutearen ondoren egin zen.