Antioko IV.a Epifanes: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
4. lerroa:
[[Antioko III.a Handia]]ren semea eta [[Seleuko IV.a Filopator]]ren anaia zen. Jatorrian, Mitridates izena jaso zuen, baina Antioko izena hartu zuen tronura iritsi ondoren (edo, beharbada, bere anaia nagusia hil ondoren, hau ere Antioko izenekoa)
 
Errege, bere anaia Selekuko IV.a Filopator hil ondoren bihurtu zen, berak baini ez asko lehenago gobernatu zuena, [[Heliodoro]]k, bere altxorzainak, anbizioagatik hil zuen arte. [[Erroma]]n bizi izan zen [[Apameako bakeaBakea]]ren baldintzen arabera ([[K. a. 188]]), baina Seleuko IV.aren seme eta oinordeko legitimoa zen [[Demetrio I.a Soter]]gatik trukatua izan zen. Antiokok unea probestu zuen, eta Antioko izeneko bere beste anaiarekin batera, bere burua errege izendatu zuen [[Eumenes II.a]] [[Pergamo]]koa eta honen anaia [[Atalo I.a]]ren laguntzarekin. Bere anaia Antioko, handik gutxira hila izango zen.
 
[[Zelesiria]] aldarrikatzen zuen [[Ptolomeo VI.a]]rekin zuen gatazkaren ondorioz, [[Egipto]] eraso eta inbaditu zuen, ia herrialde guztia konkistatuz, hiriburua, [[Alexandria]] izan ezik. Erregea harrapatzea lortu zuen, baina Erroma ez haserrarazteko, tronuan berriz jartzea erabaki zuen, oraingoan, bere txotxongilo bezala. Hala ere, Alexandriarrek, Ptolomeo VI.aren anaia zen [[Ptolomeo VIII.a]] aukeratu zuten errege bezala, eta, bera joan ondoren, elkarrekin gobernatzea erabaki zuten. Honek, Antioko, herrialdea berriz inbaditzera behartu zuen, eta honela, [[K. a. 168]]an, [[Zipre]] konkistatu zuen bere flotarekin. Alexandriatik gertu, [[Gaio Popilio Laenas]] erromatar kontsularekin topo egin zuen, Egipto eta Zipre uzteko agindu ziona. Antiokok, bere kontseiluarekin hitzegin behar zuela erantzun zionean, Popiliok, harean zirkulu bat marraztu zuen Antioko inguratuz, eta "pentsatu hemen" esan zion. Zirkulua, erretreta agindu gabe uztea Erromari desafio egitea zela ikusita, amore ematea erabaki zuen, gerra bat eragozteko.