Zenon Eleakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
8. lerroa:
 
[[Akiles]] eta [[dortoka]] protagonistak dituen paradoxa honetan, Akilesek dortoka bat harrapatu behar du. Dortoka 100 metrotara dago adibidez. Akiles 100 metroak eginez ''hasieran'' dortoka zegoen punturaino iristerako, dortoka beste (demagun) 10 metro egin ditu eta hasierako puntu horretatik urrundu da. Akiles berriz ere abiatzen da dortoka harrapatzeko 10 metro eginez, baina bigarren tartea egin duenerako, dortokak hirugarren tarte bat (demagun metro bat) zabaldu du Akiles heltzen den puntutik. Eta horrela infinituraino luzatuz, Akilesek dortoka inoiz ez duela harrapatuko ondorioztatzen da. Esperientziak, ordea, azkenean Akilesek dortoka harrapatuko duela erakusten digu eta horretan datza [[paradoxa]] eta [[dialektika]]ren muina.
 
===Geziaren paradoxa===
 
Gezi bat airean irudikatu behar da. Instant batean gezia mugitzen dela egiaztatzeko, gezia dagoen puntura mugitu behar izan da eta doan puntura mugitu behar da. Instant horretan ez da mugitu dagoen puntura, bertan baitago ia. Eta doan puntura ere ez da joan, instant horretan puntu berean baita. Beraz, instant batean mugimendua posible ez denez, ''edozein'' instantetan ere mugimendua sortzea ezinezkoa da.
 
==Erreferentziak==