Zenon Eleakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Zenon Eleakoa''', [[greko]]z Ζήνων ó Ελεάτης, ''Zínon ó Eleátis'', ([[Elea]], [[K. a. 490]] inguru - [[K. a. 430]] inguru) [[eskola eleatiko]]ko filosofo [[Grezia|greziar]] bat izan zen. Gutxi ezagutzen da bere bizitzari buruz. [[Suda]] entziklopediaren arabera, bere bizitzaren gorenera (''akme'') 78. [[Olinpiada]]n (K. a. 468-465 urteak) heldu zen. [[Platon]]en ''Parmenides'' lanean aipatzen da [[Parmenides]]en jarraitzailea izan zela eta Atenasera lagundu zuela. Bertan, [[dialektika]]z jotzen zuen Parmenidesen teoriak arbuiatzen zituztenen aurka. Horrela, Parmenidesen ustezko [[monismo]]a defendatzearren <ref>Zenon monista zela eta Parmenidesen jarraitzailea izan zela ordea eztabadaigarriak da. Ikus: {{es}} Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 281-282 orrialdeak.</ref>, mugimendua eta izatearen pluraltasuna ukatzen duten [[paradoxa|paradoxengatik]] da ezaguna. Horrela, Zenon mundua homogeneoa eta bakarra izan behar zuela probatzen saiatu zen, eta espazioa ez zegoela elementu ez-jarraiez osatuta baizik eta unibertso osoa unitate bakar bat zela. Historian zehar gutxietsia izan bada ere, bere dialektika hitz-joko hutsa dela argudiatuz, filosofo modernoek, [[Bertrand Russell]] kasu, bere paradoxen sakontasuna goraipatu dute <ref>Jonathan Barnes: ''op. cit.'', 277. orrialdea.</ref>
 
==Erreferentziak==