Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
9. lerroa:
Aurreko pertsonaia nagusi horietaz gainera, beste filosofo asko bildu ziren estoizismoaren ikasbidera. Aintzinako estoizismoaren baitan, [[Zenon Tarsokoa]], [[Diogenes Babiloniakoa]] eta [[Antipater Tarsokoa]] filosofoak izan ziren, [[Krisipo]] ondoren, ''Stoa'' eskolako hurrengo buruak. Estoiko ezagunak izan ziren, garai berean, [[Perseo Zitiokoa]], [[Ariston Kiosekoa]], [[Esfero Bosforokoa]], [[Herilo Kartagokoa]], denak [[Zenon Zitiokoa]]ren ikasleak, eta [[Krates Mallusekoa]].
 
K. a. II. eta I. mendean, estoizismo ertainaren baitan, [[Panezio]] eta [[Posidonio]] estoiko nagusietaz gain, aipatu behar dira [[Dardano Atenaskoa]] eta [[Mnesarko Atenaskoa]] Atenasko [[Stoa]]ko buruak izan zirenak Panezio hil eta gero. Paneziok estoizismoa [[Antzinako Erroma|Erromara]] ekarri eta hortik aurrera estoizismoa Erromako filosofoa nagusia bilakatuko zen <ref>{{fr}} Pierre Grimal: ''Sénèque''. 8. orrialdea.</ref>. [[Hekato Rodasekoa]] ere aipatu behar da garai berean. [[Diodoto estoikoa]] [[Zizeron]]en irakaslea izan zen. [[Gemino Rodasekoa]] astronomian eta matematikan nabarmendu zen estoikoa izan zen. [[Athenodoro Kananeakoa]] izeneko estoikoa [[Zesar Augusto]] izango zenaren irakasle izan zen. [[Antipater Tirokoa]] garai bereko beste estoiko bat izan zen.
 
I. eta II. mendeetan kokatzen da azken estoizismoa. [[Seneka]] [[Erromatar Inperioa]]ko kultura eta politiko pertsonaia nabarmena estoikoa izan zen eta estoizismoaren pentsaerari buruzko lan anitz utzi zituen, ''[[Luziliorentzako Gutunak]]'' esaterako. [[I. mendea]]n, [[Neron]] enperadorearen agintepean, [[Kornuto]] filosofoak eskola estoiko bat eratu zuen bere etxean eta garai berean [[Musonio Rufo]] filosofia estoikoa irakatsi zuen. Garai beretsuan, [[Eufrates estoikoa]] eta [[Kleomedes]] [[astronomia|astronomoa]] ere estoiko nabarmenak izan ziren. Pentsalari estoiko handia izan zen [[Marko Aurelio]] enperadorearen irakasleak izan ziren [[Sexto Keroneakoa]] eta [[Kinto Junio Rustiko]] estoikoak. Historian zehar, [[Epikteto]] eragin handiko estoikoa izan da, bere pentsaera jasotzen duten ''[[Diatribai (Epikteto)|Diatribai]]'' edo ''Eztabaidak'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' lanen bitartez.