Medici: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
3. lerroa:
 
Jatorri xumekoa (abizenaren erroa ez da ezagutzen, ziuraski "mediku" lanbidea islatuz), familiaren hasierako boterea, banketxeetatik sortu zen. Medici Banketxea, [[Europa]]ko oparo eta errespetatuenetako bat izan zen. Oinarri honekin, botere politikoa hartu zuten, lehenik Florentzian, eta, ondoren, [[Italia]] eta [[Europa]] osoan.
 
[[Joan Medici]]k, familiako lehen bankaria izan zenak, florentziar gobernuaren gaineko familia eragina hasi zuen, baina Medicitarrak errepublikako gobernari ofiziotsu bihurtu ziren [[1434]]an, bere seme [[Cosme Medici]]k "Maisu Handi" titulua hartzen duenean, familiako adar nagusiak (Cosmeren ondorengoek eratutakoa), Florentzia gobernatu zuen Florentziako lehen dukea izan zen [[Alessandro Medici]] [[1537]]an hila izan zen arte.
 
Boterea, ondoren, Medicitarren adar txikira pasa zen ([[Lorentzo Medici]]ren ondorengoak), Giovanni Bicciren seme txikia zena, bere herenbiloba [[Cosme I.a Medici]] Handiarekin hasiz. Medicitarren botererako igoera, xehetasunez kontatua izan zen [[Benedetto Dei]]ren kronikan.
 
== Artea eta arkitektura ==
[[Fitxategi:Gozzoli magi.jpg|350px|thumb|Medici familiako kideak [[Benozzo Gozzoli]]k [[1461]]ean margotutako [[fresko]] batetan.]]
Medicitarren lorpenik handienak, [[arte]]a eta [[arkitektura]]ren arloetan izan ziren, hainbeste, eurek erabili zituzten talentuak, gaur egun, garai kultural hartako erreferentzia nagusiak direla [[Italia]]n eta [[Europa]]n.
 
Joan Bicci Medicik, familiako lehen mezenasa izan zena, [[Masaccio]]ri lagundu zion, eta [[Florentzia]]ko [[San Lorentzo Eliza]]ren berreraikuntza agindu zuen. Cosme Medicik, artista nabarmenak babestu zituen, [[Donatello]] eta [[Fra Angelico]] horien artean. Medicitarren "lorpenik" nagusiena historian zehar, [[Michelangelo]] izan zen, lan batzuk egin zituena familiako kide ezberdinentzat, Lorentzo Bikainarekin hasiz. Arkitektura lanen kontratistak eta mezenas artistikoak izateaz gain, Medicitarrak, bildumagile porrokatuak ere izan ziren, gaur egun Florentziako [[Uffizi Galeria]]ren bilduma nagusia osatzen duten lan ugari bilduz.
 
Arkitekturari dagokionez, Florentziako zenbait eraikin aipagarriren arduradunak dira, [[Uffizi Galeria]], [[Pitti jauregia]], [[Belvedere (gotorlekua)|Belvedere]]a, [[Boboliko lorategiak]] eta [[Medici jauregia]] kasu.
 
*Joan Bicci Medicik, pertsonalki enkargatu zion [[Filippo Brunelleschi]]ri San Lorentzo eliza berreraikitzea [[1419]]an.
*Cosme Handiak ere, Brunelleschiri, [[Santa Maria dei Fiori]] [[katedral]]aren [[kupula]] amaitzea enkargatu zion. [[1436]]an amaitua, garaiko kupularik handiena izan zen.
*[[Leonor Toledokoa]]k, Cosmeren emazteak, Pitti jauregia erosi zion Buonaccorso Pittiri [[1550]]ean
*Cosme I.ak, [[Giorgio Vasari]] ezagutarazi zuen, Uffizi Galeria eraiki zuena [[1560]]an
*[[Maria Medici]], [[Henrike III.a Nafarroakoa]] eta Frantziako IV.aren alarguna eta [[Luis XIII.a Frantziakoa]]ren ama zena, [[Pieter Paul Rubens]]ek eredu bezala erabili zuen ''Maria Medici, Frantziako erregina, Marsellara iristen'' izeneko bere olio margolanerako.
 
== Kide aipagarriak ==
*[[Salvestro Medici]]
*[[Joan Medici]]
*[[Cosme Medici]]
*[[Lorentzo Medici]]
*[[Leon X.a]] aita santua, Joan Medici izenekoa
*[[Klemente VII.a]] aita santua, Julio Medici izenekoa
*[[Cosme I.a Medici]], [[Toskanako dukerri handia|Toskana]]ko lehen duke handia
*[[Katalin Medici]]
*[[Leon XI.a]] aita santua, Alessandro Oktabiano Medici izenekoa
*[[Maria Medici]], Frantziako erregina eta erregeordea eta [[Nafarroa]]ko erregina ezkontidea
*[[Ana Maria Luisa Medici]], familiako azken kidea
*[[Pedro Cosme Medici]]
*[[Juliano Medici]]
*[[Alessandro Medici]]
*[[Juan Cosme Medici]]
*[[Giovanni Medici]]
*[[Frantzisko I.a Medici]]
*[[Fernando I.a Medici]]
*[[Cosme II.a Medici]]
*[[Fernando II.a Medici]]
*[[Cosme III.a Medici]]
*[[Fernando Medici]]
*[[Gian Gastone Medici]]
*[[Giovan Carlo Medici]]
*[[Ana Medici]]
*[[Leopoldo Medici]]
 
==Ikus, gainera==
*[[Platondar akademia florentziarra]]
*[[Lorentzo Medici]]
 
== Kanpo loturak ==
{{commons}}
*{{en}}[http://www.aboutflorence.com/florencia/itinerarios-en-Florencia/medici-es.html Ibilbide turistikoa Medicitarren Florentziatik]
*{{en}}{{it}}[http://brunelleschi.imss.fi.it/mediciscienze/index.html Medicitarrak eta Zientzia]
 
[[af:Medici]]