Aro Garaikidea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Utergar (eztabaida | ekarpenak)
241. lerroa:
==Urrezko Aroa (1945-1991)==
===Gerra Hotza===
[[Fitxategi:Cold war europe military alliances map en.png|thumb|right|250px|Europa erdibitua.]]
{{sakontzeko|Gerra Hotza}}
[[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|Aliatuak]] [[Jaltako Bilera]]n ([[1945]]eko otsaila) elkartu ziren [[Bigarren Mundu Gerra|gerra]] ondoko mundua nolakoa izanen zen erabakitzeko. [[Europa]]ko mugei zegokienez ez ziren bat etorri. [[Postdamgo Bilera]]n (1945eko uztailean) ikuspuntu desberdinak areago urrundu ziren. [[1946]]ko otsailean [[George F. Kennan]] estatubatuarrak [[Mosku]]tik "[[Telegrama Luzea]]" bidaliz zuen, non sobietarren arriskuaz ohartarazten zuen. Irailean sobietarrrek [[Novikov telegrama]] jaso zuten. Bertan ohartarazten zen [[AEB]]ak munduko nagusitasuna lortzeko prestatzen ari zirela.<ref>Kydd, Andrew (2005), Trust and Mistrust in International Relations, Princeton University Press</ref> Urte berean [[Churchill]]ek [[Altzairuzko Oihala]] aipatu zuen hitzaldi ospetsu batean. [[1947]]ko irailean [[Kominform]] osatu zen [[komunismo]]a munduan zehar zabaltzeko. [[Greziako gerra zibil]]erako, [[Harry S. Truman|Trumanek]] bere [[Truman doktrina|doktrina]] plazaratu zuen: komunismoa lehenbailehen geldiarazi behar zegoen dominoen fitxen antzera beste herrialdeetara hedatu aurretik.<ref>Gaddis, John Lewis (2005), The Cold War: A New History, Penguin Press</ref> AEBen lehenengo esku-sartze zuzena Koreako Gerrakoa izan zen (1950-53).
 
Giro gaiztotu horretan Europa eta [[Alemania]] erdibiturik gertatu ziren sobietarrek eta mendebaldeko botereek okupatutako lurraldeen artean. Mendebaldeko erdiak [[Marshall Plana]]ren laguntza ekonomikoa jaso zuen, eta [[NATO]] egitura militarraren barruan sartu zen. [[Ekialdeko Blokea|Ekialdekoak]], beste aldetik, [[Varsoviako Ituna]] sinatu zuen [[SESB]]rekin.
 
[[Hungariako Iraultza|Hungariarrak]] [[1956]]an hauteskunde askeen alde matxinatu zirenean, [[Khrutxev]]ek [[gerra-gurdi|tankeak]] sartu zituen [[Budapest]]en. [[1968]]ko irailean [[Pragako Udaberria]]n askatasun gehiago eskatu ziren (adierazpen librearena, mugimenduarena...) Sobietarrek berriro inbaditu zuten matxinatutako herrialdea, [[Brezhnev]] doktrinari jarraikiz:
 
{{aipu|Sozialismoaren aurkako indarrak herrialde sozialista bat kapitalista bihurtzen saiatzen direnean, auzia ez dagokio soilik herrialde horri. Aitzitik, herrialde sozialista guztien arazoa eta kezka da.}}
 
Baina Gerra Hotzaren gatazkak munduko edozein tokitan suertatzen ziren: [[Guatemalako Gerra Zibila|Guatemala]]n, [[Irango Krisia|Iranen]], [[Filipinak|Filipinetan]], [[Indotxina]]n edo [[Kubako misilen krisia|Kuban]]. [[Lyndon B. Johnson]] hasi zen [[Vietnam]]era zuzenean [[Vietnamgo Gerra|eskua sartzen]], maila handiko gatazka bilakatu zen arte. [[Kondor Operazioa]]ren barruan, estatu-kolpeen bitartez komunistak boteretik kentu zituzten [[Hego Amerika]]n AEBen laguntzarekin.<ref>McSherry, Patrice (2005). Predatory States: Operation Condor and Covert War in Latin America. Rowman & Littlefield</ref> Bi superbotereen arteko lehia [[lehia espaziala|espaziora]] ere eraman zen. Edonola ere, herrialde frankok Gerra Hotzetatik at geratu nahi zutenez gero, [[Bandungeko Bilera]]n [[Herrialde Ez Lerrokatuen Mugimendua]] sortu zuten ([[1961]]).
 
Bi superbotereek, halere, "[[elkarbizitza baketsua]]" ezarri nahi zutela adierazi zuten. Aldi berean, [[Mendebaldeko Alemania]]n [[Willy Brandt]]ek ''[[Ostpolitik]]'' zeritzona egin zuen, ekialdearekiko hartu-emana estuagoa izan zedin. Armategiak (batez ere nuklearrak) murrizteko ahaleginak egin ziren [[SALT]] akordioekin. Hala ere, [[Reagan]] eta [[Thatcher]] agintera iristean eta sobietarrek [[Afganistan]] [[Afganistango sobietar inbasioa|inbaditzean]], erlazioak gaiztotu ziren berriro. [[Gorbatxov]]ek SESBn boterea eskuratu zuenean, ordea, Gerra Hotza bukatzeko bidean paratu zen. ''[[Glasnost]]'' eta ''[[perestroika]]'' politikak egin zituen erregimenaren askatasunak zabaltzeko. Irekiera horrekin, [[1989]]an gobernu komunistak [[Polonia]]n, [[Hungaria]]n, [[Txekoslovakia]]n eta [[Errumania]]n erauzi zituzten iraultza olatu batean, SESBak eskua sartu gabe. Alemanian, [[Berlingo Harresia]] bota zuten, eta [[1991]]n [[Sobiet Batasuna]] bera desegin zen [[1991ko Moskuko estatu kolpea|estatu-kolpe]] baten ondoren.
 
===Ongizatearen gizartea===
==="Benetako sozialismoa"===