Estoizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
35. lerroa:
Estoikoen iritziz, gizakiak izaera bikoitza du: animala eta arrazionala. [[Logos]]ak piztutako izaera arrazionalean kokatzen dira ongia eta gaizkia. Ongia logosak sortutako adimen eta arrazoiaren hazkundea eragiten duen bertutea da. Gaizkia arrazoiaren akatsa besterik ez da. Gizakiaren baitan ez dauden gauzak (osasuna, aberastasuna, edertasuna, ...) ordea ez dira ez onak ez txarrak baizik eta arduragabeak. Erabateko ongia ezagutu eta burutzen dutenak dira benetako jakintsuak. ''Logos'' delakoaren aurka jotzen dutenak ergelak dira. Hasierako estoikoek jakintsuen eta ezjakinen arteko bereizketa erabatekoa defendatu bazuten ere, gerora guztizko ongia jakintsu bakan batzuen esku zegoela aitortuz, gizakien gehiengoak gauzak era onargarri edo komenigarri batez egin zezakeela onartu zuen, arrazionaltasunez, ''kathekon'' delakoa betez <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''[http://revistas.um.es/daimon/article/viewFile/14261/13751 El sabio epicúreo y el sabio estoico]'', 4. eta 9. orrialdeak.</ref>.
 
Gizakiaren askatasunaren gaiari buruz, errealitateari egozten zaion determinismoa dela eta, gizakiaren [[erabakimen aske]]aren eza arbuiatu zaio estoizismoari. Estoikoek benetako askatasuna ''logos'' delakoaren araberako bizitzan datzala diote, norberaren baitan dauden gauzetan erabakiz eta gure baitan ez dauden gauzak onartuz. Horrela, natura onartuz bizi den jakintsua da egiazko askea eta ergela egiazko esklabo. <ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 443-450 orrialdeak.</ref>. Ildo horretatik, [[suizidio]]a aukera erreal gisa agertzen da estoikoen pentsamenduan, betiere arrazionaltasunez planteatzen bada: Senekak gizakiaren benetako ekintza askea dela aipatu zuen.<ref>J. M. Rist: ''op. cit.'', 242. orrialdea.</ref><ref>[[Zenon Zitiokoa]], [[Kleantes]] eta [[Antipater Tarsokoa]] estoikoak suizidioz hil zirela aipatzen dute [[doxografia|doxografoek]].</ref>
 
Gizarte etikari dakogionez, [[ziniko]]engandik jasotako pentsaera dela medio, hasiera batean estoikoek indibidualismoa zorrotza defendatzen bazuten ere, denborarekin gizartearekiko jarrera ireki baten alde agertu ziren, ''gizakia berez komunitatean bizi den izakia'' dela dioen ideian oinarrituz. [[Krisipo]]k berak esan zuenez, ''jakintsuak politikan parte hartu behar du, ezer aurka ez badu''. <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''op. cit.'', 6-9 orrialdeak.</ref>. Aldi berean, gizaki guztiak ''logos'' beraren seme alabak direnez, gizakia beste gizakiak maitatu behar ditu eta bere aberria mundu osoa da <ref>Ezjakinen aurrean ordea, estoikoek jarrera irmo eta itxia eduki behar dela diote. Epikurearrek berrz, ezjakinak ulertu eta barkatzeko jarrera zabalagoa dute.</ref>. Estoikoa beraz kosmopolita da eta guztientzat estatu eta lege bakarra defendatzen ditu.<ref>{{es}} Wilhelm Cappelle: ''op. cit.'', 440-441 orrialdeak.</ref>