«Noblezia»: berrikuspenen arteko aldeak

50 bytes removed ,  Duela 12 urte
t
87.238.149.147(r)en aldaketak ezabatu dira, SieBot(r)en azken bertsiora itzuliz.
t (87.238.149.147(r)en aldaketak ezabatu dira, SieBot(r)en azken bertsiora itzuliz.)
 
Antza, leinuaren barruko jarauspenaren bidez baizik ez zen lortzerik noblezia. Errealitatean, etengabe sartzen ziren odol berriko kideak eta familiak, laborari edo hiritar aberatsengandik ateratakoak. Erregeak, jakina, noblezia titulua eman zezakeen, baina ohikoagoa zen ohitura zela-eta noble bilakatzea, nobleen bizimodua edukiz maila hori edukitzen zela onartzen baitzuen jendarteak.
 
[[Image:Rougé w.jpg|thumb|leftt|100px|de Rougé]]
Mota frankotako pribilegioak zeuzkaten. Batzuk ohoreak baino ez ziren: zeremonietako hurrenkeran lehenengo postuetan agertzean (oso preziatua zen lehentasun bat), esaterako. Kargu publikoetan aritzeko ere, nobleek lehentasuna zeukaten. Ez zuten [[petxa]] ordaintzen, laborariek ordaindu beharreko zerga. Nahiz eta, denborak aurrera egin ahala, beste [[zerga]] batzuk ordaintzen zituzten. [[Justizia]]n beste modu batean epaitzen eta zigortzen zituzten, erdeinurik ekartzen ez zien moduan hain zuzen ere (hiltzekotan, burua moztuta eta ez zintzilikatuta, konparazio baterako).