Lasa eta Zabalaren hilketa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
No edit summary
2. lerroa:
'''Lasa eta Zabalaren hilketa''', [[gerra zikina]]ren gertakari entzutetsu eta gogorrenetakoa izan zen [[Euskal Herria]]n.
 
[[PSOE]]ren gobernuak antolatu eta zuzenduriko [[GAL]] erakundearen lehen ekintza honetan, kalez jantzitako espainiar [[guardia zibil]]ek [[Joxean Lasa]] eta [[Joxi Zabala]] [[Tolosa]]ko euskal errefuxiatuak bahitu zituzten [[Baiona]]n ([[Lapurdi]]), haien lagun batek utzi zien autora sartzear zeudenean. Isilpean, [[Donostia]]ra eraman zituzten bahitutako gazteak, eta gobernuaren jabego zen etxe batean sartu zituzten, guardia zibilen eskuetan betiere. Denbora luzez, bi gazte tolosarrak krudelki torturatu zituzten. Operazioaren antolatzaileek, informazio helburuak betetzat eman zituztenean, Lasa eta Zabalaren hilketa agindu zuten. Horretarako, [[Alacant]]era eraman zituzten. Bertan, beren hilobiak eginarazi zizkieten bi gazteei, eta ondotik, buruan tirokatuz hil zituzten. Azkenik, guardia zibilek kare bizia erabili zuten hilobia estaltzeko, gorpuen deskonposaketa azkartze aldera, ahalik eta zantzu gutxien gera zedin.
 
Lasa eta Zabalarena, espainiar epaitegietara iritsi den gerra zikinarekin loturiko kasu bakarrenetakoa izan zen. Baina espetxe zigorrak gogorrak izan ziren arren, erantzule guztiak aske daude gaur egun.