Zereal: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
112. lerroa:
== Zerealari buruzko mitologia ==
=== Zerealaren Izpiritua ===
Europa guztian zehar zabalduta dago "[[Zereal]] edo [[labore]]aren Izpirituaren" mitoa. Sinismen honen arabera, laboretan izpirutu bat bizi omen da, eta esate baterako izpiritu hau da galburuak mugitzen dituena. Beste batuztean labore soroen azpian bizi ziren [[epotxa]]k (lur azpiko irelu [[ctoniko]]ak) omen ziren zereal soroen mugimendu ikusgarrienmugimenduen eragileak.
Laboreak mozterakoan, laborearen izpiritua azken labore sortetan gordetzen joan zen, eta azkenean, hondar azaoan gordetzen zen. Hau mozterakoan, bertan harrapatuta geratzen zen laborearen izpiritua, eta horregatik oso berezia zen azken azao hau moztutzeko ekintza. Azken sorta moztutzea zeremonia bat zen eta moztutzen zuen laborariak, emakumea askotan, sari berezi bat jasotzen zuen.
Zenbaitetean, laborearen izpiritua otsoa edo azeria bezalako animalia zenean, nekazariek nahi zuten azken sorta hartan harrapatutako piztia akabatu nahi zuten, trailuarekin joz edota errez.
 
Orokorrean Zerealaren Izpiritu honek, animali baten itxura hartzen du. [[Otsoa]] zen sarritan [[Polonia]]n eta [[Alemania]]n("[[Zekale]]aren ostoa"), [[Galizia]]n [[azeri]] itxura omen zuen, [[Kataluña]]n aker beltzarena eta Euskal Herrian berriz zaldi zuriarena<ref>Ramon Grande del Brio. El Lobo iberico, biología y mitología. Blume, 1984</ref>.
Polonian "zerealaren deabruak" emakumezkoak ziren zuriz jantzita, eta eguerdi aldean agertzen omen zitzaien lanean zeuden laborariei erasotzeko.