Erdi Aroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
176. lerroa:
Aurreko mendeetan Antzinateko [[filosofia]] eta [[kultura]] [[islam]]dar munduan gorde eta sakondu zen. Mendebaldeko mundu kristauan [[monasterio]]etara mugatuta geratu zen. [[Al-Andalus]] eta [[Sizilia]] musulmanetik bildutakoa eta sortutakoa (zenbaki-sistema berria, [[algebra]]ko aurrerapausoak...) kristauetara heldu zen. Honela, [[Aristoteles]]en lana eta [[zientzia]] islamdarra hain erruz itzuli ziren latinera non [[XII. mendeko Pizkundea]]z mintzatu den.
 
Gainera, [[XI. mende]]tik aurrera [[Europa]] osoan zehar ikasteko toki berria, [[unibertsitate]]a, zabaldu zen. Hor, filosofia berria, [[eskolastizismo]]a, garatu zen, Antselmo Canterburykoak lehendabiziz eraginda ([[1033]]-[[1109]]). [[Enpirismo]]an oinarrituta, eskolastikoek uste zuten [[Eliza Katolikoa]]ren dotrina ikasketa, arrazoi eta logikaren bidez bultzatu behar zela, [[platon]]dar eta [[San Agustin|augustinar]] pentsamoldetik aldenduz eta Aristotelesengana hurbilduz. Eskolastiko nabarmenduak Tomas Akinokoa, Alberto Magno, Bonaventura, Abelardo edo Petri Lombardo izan ziren. Beste aldetik [[John Duns Scotus|Duns Scoto]], Gilen Ockhamkoa, edo Bernardo Clairvauxkoa beste pentsalari nabarmenduak ere izan ziren.
 
Filosofian ez ezik, artean (eskulturan, musikan eta arkitekturan batik bat) aurrerapauso handiak eman ziren. Garai honetan [[katedral]] franko eraiki ziren Europa osoan zehar, hasieran estilo [[erromaniko]]an eta geroago [[gotiko]]an.
182. lerroa:
Kultura eta pentsamendua Elizari lotuta zeuden ezinbestez aro honetan, eta ikusmolde berriek Elizan barnan ere eragina izan zuten. Lehen monasterio-erreforma nagusia X. mendekoa izan zen, non [[Cluny]] ([[909]]an sortua) monasterioaren bitartez saiatu zen jatorrizko diziplinetara itzultzen. Izan ere, bizitza zuzena izan ezean, mojek zeregin garrantzitsuak, Jaingoikoari bertutetsuentzat mundu hobea eskatzeak alegia, haien izatearen beraren arrazoiak, zentzua galtzen zuen. [[Zisterko ordena|Zistertar]] erreforma ([[1098]]an sortuta) berriro saiatu zen jatorrizko diziplinara itzultzen klunitarrek bizkarra eman ziotelakoan.
 
Nolanahi ere, erreforma batzuek elizen mugak gainditzen zituzten. [[Waldotarrak]] eta ''[[humiliati]]'' gaitzetsi zituzten kalostrapeko bizitza ez onartzeagatik. [[Kataro]]ek bere burua baizik ez zuten garbitzat jotzen. Eskeko ordenak, ordea, onartu zituzten Aita Santuek [[XIII. mendea]]n, eta honela, [[frantzikotarrak]], [[domingotarrak]], [[karmeldarrak]] eta [[agustindarrak]] sortu ziren, domingotarren kasuan, hein handi batean aipaturiko heresien aurka borrokatzeko.
 
== Behe Erdi Aroa ==
{{sakontzeko|Behe Erdi Aroa}}