«Estoizismo»: berrikuspenen arteko aldeak

1.042 bytes added ,  Duela 10 urte
Fisikan defendatzen duten [[determinismo]]ak eragiten dio estoikoen etikari. Izatez arrazionala, bere arrazoia hazi eta goratzen duen hori egin behar du bizitzan, gizakiak bere ''oikeiosis'' edo senak esaten dien bezala bilatzen baitu beretzat ona dena. Mundua den bezala denez, ''sophos'' edo gizaki jakintsuak, bertutea duenak, halabeharra onartzen du, ona baita berez mundua, logosak eraiki zuelako. Naturaren arabera bizi behar da, beraz<ref>"Naturaren arabera da gizakiaren xede gorena, bertutez bizitzearen berdina dena, naturak bertutera baikaramatza. [...] Gizon zoriontsuaren bertutea eta bizitzaren orden ona norberaren senetik sortzen dira, dena gobernatzaren duenaren borondatez. Diogenesek espreski dio xede gorena naturazko gauzen hautaketan zuhurtasunez jokatzea dela.[...] Bertutea arrazoizko jarrera da, norberak hautatua, kanpoko desira edo bitartekorik gabe. Horixe da zoriona ..." (Diogenes Laerzio, ''Filosofoen bizitzak'', VII, 85-90).</ref>. Hori da modu bakarra ''eudaimonia'' edo zoriontasuna lortzeko <ref>''Ataraxia'' kontzeptua ere erabili ohi da zoriontasun kontzeptu hori adierazteko, baina hori batez ere epikurearrek landutako kontzeptua da.</ref>. Giza natura okertzen denean, bertutera heltzeko ekidin behar den ''pathos'' edo grina sortzen da. Lau motako grinak bereizi zituen [[Krisipo]]k: oinazea (indarrean dagoen ezbehar batengatik), beldurra (etorkizuneko ezbehar batengatik), plazerra (indarrean dagoen zorion batentgatik) eta desira (etorkizuneko zorion batengatik)<ref>Iraganeko oinazeak, beldurrak, plazerrak eta desirak iraganak dira eta beraz, ez dute gure baitan grina piztu behar.</ref>. Atsekabea gainditu eta zoriontsua izateko, gizakiak ''apatheia'' delako jarreraz bizi behar du, grinak baztertuz eta bertutez, naturaren arabera alegia, jokatuz <ref>Egungo hizkuntzan ''apatia'' hitzak indiferentzia edo sentikortasun eza adierazten badu ere, estoikoentzat atsekabearen iturri diren grinak eta desirak albo batera uztea eta naturak eta halabeharrak dakarrena onartzea da. Jarrera hau ulertzeko ekialdean jatorri duen esaera hau aipa daiteke: "Gaizkiak erremediorik badu, zertarako kexatu?. Erremediorik ez badu, zertarako kexatu?".</ref><ref>{{es}} Mariano Moreno Villa: [http://books.google.es/books?id=Ka4iVXU0hLMC&printsec=frontcover&source=gbs_v2_summary_r&cad=0#v=onepage&q=&f=false Filosofia. Volumen III: Ética, Política e Historia de la Filosofía (I).], 452-453 orrialdeak.</ref>.
 
Estoikoen iritziz, gizakiak izaera bikoitza du: animala eta arrazionala. [[Logos]]ak piztutako izaera arrazionalean kokatzen dira ongia eta gaizkia. Ongia logosak sortutako adimen eta arrazoiaren hazkundea eragiten duen bertutea da. Gaizkia arrazoiaren akatsa besterik ez da. Gizakiaren baitan ez dauden gauzak (osasuna, aberastasuna, edertasuna, ...) ordea ez dira ez onak ez txarrak baizik eta arduragabeak. Erabateko ongia ezagutu eta burutzen dutenak dira benetako jakintsuak. ''Logos'' delakoaren aurka jotzen dutenak ergelak dira. GuztizkoHasierako estoikoek jakintsuen eta ezjakinen arteko bereizketa erabatekoa defendatu bazuten ere, gerora guztizko ongia jakintsu bakan batzuen esku bakarrikzegoela izanikaitortuz, gizakien gehiengoak gauzak era onargarri edo komenigarri batez egiteaegin onartzenzezakeela daonartu zuen, arrazionaltasunez, ''kathekon'' delakoa betez <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''[http://revistas.um.es/daimon/article/viewFile/14261/13751 El sabio epicúreo y el sabio estoico]'', 4. eta 9. orrialdeak.</ref>.
 
Gizakiaren askatasunaren gaiari buruz, errealitateari egozten zaion determinismoa dela eta, gizakiaren [[erabakimen aske]]aren eza arbuiatu zaio estoizismoari. Estoikoek benetako askatasuna ''logos'' delakoaren araberako bizitzan datzala diote, norberaren baitan dauden gauzetan erabakiz eta gure baitan ez dauden gauzak onartuz. Horrela, natura onartuz bizi den jakintsua da egiazko askea eta ergela egiazko esklabo. <ref>{{es}} Jorge Gómez: ''op. cit.''. 443-450 orrialdeak.</ref>
 
Gizarte etikari dakogionez, [[ziniko]]engandik jasotako pentsaera dela medio, hasiera batean estoikoek indibidualismoa zorrotza defendatzen bazuten ere, denborarekin gizartearekiko jarrera ireki baten alde agertu ziren, ''gizakia berez komunitatean bizi den izakia'' dela dioen ideian oinarrituz. [[Krisipo]]k berak esan zuenez, ''jakintsuak politikan parte hartu behar du, ezer aurka ez badu''. <ref>{{es}} Carlos García Gual: ''op. cit.'', 6-9 orrialdeak.</ref>. Aldi berean, gizaki guztiak ''logos'' beraren seme alabak direnez, gizakia beste gizakiak maitatu behar ditu eta bere aberria mundu osoa da. Estoikoa beraz kosmopolita da eta guztientzat estatu eta lege bakarra defendatzen ditu.<ref>{{es}} Wilhelm Cappelle: ''op. cit.'', 440-441 orrialdeak.</ref>
 
==Iturri historikoak==
48.195

edits