«Urretxu-Zumarragako gaztetxea»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
[[1998]]. urtean GazteleKUaren egoitza zaharra bota egiten da Urretxuko Gernikako Arbola plazaren urbanizazio berria dela eta. Etenaldi fisiko honek beste era bateko etenaldia eragiten duela esan daiteke 4 urtez luzatu zelarik. Honela [[2002]]an, 4 urtez erritmo desberdinetan lan eginik lortu egin zen GazteleKUaren eraikin berriaren beheko solairua atontzea eta bere ateak gaztediari zabaltzea.
 
== Gaztetxearen egitura eta eskaintza ==
 
[[Urretxu]]-[[Zumarraga]]ko Gaztetxearen egitura, bi solairutan banatua dago. Lehendabizikoan, taberna, komuna eta eszenatokia dago. Azken honetan, ekintza ugari egiten dira, hala nola, kontzertuak, antzerkiak, bertso-saioak... Bestalde, bigarren solairuan, edozein gazteri irekita dagoen eskaintza zabala dago, besteak beste, ordenagailu publikoak internetez horniturik, zineku, liburutegia eta baita sukaldea ere otorduetarako mahai eta guzti.
 
== Musikasten ==
 
Abuztuan urtero, [[Gaztetxe]]aren bigarren solairuan, musika tailer bat osatzen da. Bertan, ekintza honetara apuntatzen den orok, musika tresna bat ikasteko aukera edo instrumentu horrekin trebatzen segitzeko aukera izaten du. Bere abilezia eta abuztuan zehar ikasitakoa jendartean erakusteko, kontzertu bat egin ohi da [[Gaztetxe]]an bertan.
 
== MusiKUaldia ==
 
Hau ere, azken urteetan [[Gaztetxe]]an bertan antolatu ohi den ekintza bat da. Ekimen hau, ordea, negu partean burutzen da, konkretuki, abenduaren azken astean eta urtarrilaren lehenengoan. Gutxi gorabehera, astebete irauten du, eta talde oso desberdinek parte hartu dute bertan. Askotan, musika esperimentala eta berritzailea uztartzen dira kontzertu hauetan, publikoari zerbait ezberdina eskaintzeko asmo garbiarekin.
 
== Urteurrena ==
 
[[Gaztetxe]]ak burutzen dituen ekintzen artean, garrantzitsuenetarikoa da hau. [[Ekain]]ean osatzen dira ekintza denak, [[2002]]aren ekainean bukatu baitziren gaur egungo gaztetxea denaren obrak eta, baita hilabete horretan martxan jarri ere. Urtez urte burutzen diren ekintza hauetan, jendearen partaidetza handia izaten da, aipamen berezia eginik bazkari herrikoiari.
 
== Kanpo Loturakloturak ==
* {{eu}} [http://www.gazteleku.info Urretxu-Zumarragako Gaztetxearen web orria]
 
* {{eu}} [http://www.gaztelekumyspace.infocom/urretxuzumarragakogaztetxea Urretxu-Zumarragako Gaztetxearengaztetxearen webmyspacearen orriaesteka]
 
{{eu}} [http://www.myspace.com/urretxuzumarragakogaztetxea Urretxu-Zumarragako gaztetxearen myspacearen esteka]
 
 
52.189

edits