Urretxu-Zumarragako gaztetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
1. lerroa:
'''Urretxu-Zumarragako Gaztetxea''' [[Gipuzkoa]]ko bi herri hauetako [[Gaztetxe]]a da. [[Urretxu]]n GazteleKUaren inguruko aldeko lehen mugimenduak [[1977]] - [[1978]] urte inguruan eman ziren. Honela [[1978]]. urtean lortu zuen gazteriak lehen lokala eta hasierako proiektuaren gauzatzea. Lehen gazteleKU honek ez du zerikusirik gaur egunera iritsi zaigun estrukturarekin. Lehenik eta behin gazte lokal bat irekitzea lortu zen eta lokal horrek elkarte batek bezala funtzionatzen zuen eta halako hitzarmena zuen udalarekin sinatua. Funtzionamendua eta harremana estua zen udalarekin eta bi astez behin burutzen ziren bileren bidez erabaki ohi zen aurrera eraman beharreko ekintza eta aurrerapausoak. [[1980ko hamarkada]]ren erdialdean GazteleKUak drogaren kolpe gogorra jaso zuen eta lorturik zuen izena erabat gaiztotzen da herritarren partetik. Honela ekintzak murriztu ziren eta lokalak taberna baten gisa funtzionatzen zuen gazteen zerbitzuak ahazturik.
 
Egoera hau ikusirik [[1990]]-[[1991]]. urteetan gazte koadrila batzuen ardurapean bilera batzuk egin ondoren arazoa sustraietatik heldu eta konpontzen hasteko ZUGA taldea ([[Zumarraga]] eta [[Urretxu]]ko Gazte Asanblada) sortu zuten. Herriko gazteriaren erantzuna nahikoa bizia izan zen eta bazkideak biltzeko kanpainan 300 gazteren atxikipena lortu zen. Lan dinamika aldatuz joan zen eta lokalean eman zen giroaren aldaketa nahikoa handia izan zen herriko gaztediak berriz ere “bere” hartu zuelarik. [[1990ko hamarkada]] erdialdean errelebo generazionala ematen da eta hori aurrerantzean ere eman dedin mekanismo batzuk sortu ziren (adibidez, barraren ardura 2 urtez behin aldatu behar da, direktibaren aldaketa…).