Urretxu-Zumarragako gaztetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
11. lerroa:
==Urteurrena==
 
[[Gaztetxe]]ak burutzen dituen ekintzen artean, garrantzitsuenetarikoa da hau. [[Ekain]]ean osatzen dira ekintza denak, [[2002]]aren ekainean bukatu baitziren gaur egungo gaztetxea denaren obrak eta, baita hilabete horretan martxan jarri ere. Urtez urte burutzen diren ekintza hauetan, jendearen partaidetza handia izaten da, aipamen berezia eginik bazkari herrikoiari.
 
==Musikasten==
 
Abuztuan urtero, [[Gaztetxea]]ren bigarren solairuan, musika tailer bat osatzen da. Bertan, ekintza honetara apuntatzen den orok, musika tresna bat ikasteko aukera edo instrumentu horrekin trebatzen segitzeko aukera izaten du. Bere abilezia eta abuztuan zehar ikasitakoa jendartean erakusteko, kontzertu bat egin ohi da [[Gaztetxea]]n bertan.
 
==MusiKUaldia==
 
Hau ere, azken urteetan [[Gaztetxea]]n bertan antolatu ohi den ekintza bat da. Ekimen hau, ordea, negu partean burutzen da, konkretuki, abenduaren azken astean eta urtarrilaren lehenengoan. Gutxi gorabehera, astebete irauten du, eta talde oso desberdinek parte hartu dute bertan. Askotan, musika esperimentala eta berritzailea uztartzen dira kontzertu hauetan, publikoari zerbait ezberdina eskaintzeko asmo garbiarekin.
 
==Kanpo Loturak==