Hunan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
25. lerroa:
== Inguru naturala eta kokapena ==
Hunan probintziak [[Hubei]] probintziarekin egiten du muga iparraldean, [[Jiangxi]] probintziarekin ekialdean, [[Guangdong]] hegoaldean, [[Guangxi]]rekin hego-mendebaldean, [[Guizhou]] probintziarekin mendebaldean, eta [[Chongqing]] udaltasunarekin ipar-mendebaldean.
 
Probintzia [[Yangtze]] ibaiaren hegoaldeko aldean (Changjiang, 长江) dago, ibaiaren ibilbidearen erdira aldera. [[Shanghai]] 1000 kilometrora, [[Beijing]] 1200 kilometrora eta [[Guangzhou]] 500 kilometrora daude. Probintziaren ekialde, hegoalde eta mendebaldea, mendi eta haranez inguratuta daude, honen adibide [[Wuling Mendiak]] ipar-mendebaldean, [[Xuefeng Mendiak]] mednebaldean, [[Nanling Mendiak]] hegoaldean, eta [[Luoxiao Mendiak]] ekialdean. Probintziaren erliebe malkartsuaren adierazgarri, haranak probintziaren azaleraren %20 baino ez dira.
 
[[Xiangjiang ibaia|Xiangjiang]], [[Zijiang ibaia|Zijiang]] eta [[Lishui ibaia|Lishui ibaiek]] [[Yangtze]] ibaiarekin bat egiten dute probintziaren iparraldean, [[Dongting lakua]]n. [[Dongting lakua]] probintziako lakurik handiena eta [[Txina]]ko bigarrena da. Mendeetan zehar nekazaritzaren hedapenak, lakua zatitan banatu eta azalera gutxitu duen arren, azken urteetan, lakuaren jatorrizko itxura berreskuratzeko ekimenak izan dira.
 
=== Klima ===
Hunan probintziak klima azpitropikala dauka, [[negu]]ak euritsuak eta epelak dira eta [[uda]]k sargoriak eta are euritsuagoak. [[Urtarril]]eko batez-besteko tenperatura 3 eta 8 gradu artekoa eta [[uztail]]ekoa 27 eta 30 gradu bitartekoa da.
 
Urteko batez-besteko prezipitazioak 1.200 eta 1.700mm bitartekoak dira, eta batez ere [[maiatz]]etik urrira bitartean ematen dira.
 
== Banaketa administratiboa ==