Epikteto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
5. lerroa:
==Biografia==
 
Epikteto grezierazko ''epiktetos'' (euskeraz, ''erosi berria'') hitzetik datorrelarik, bere benetako izena ez da ezagutzen. [[Neron]]en liberto eta idazkaria zen [[Epafrodito]]ren esklabu izan zen gaztetan eta horrela [[Musonio Rufo]] filosofo estoikoaren irakaspenak jaso zituen. Hanketan ezindua zela jakina da <ref>Epafroditok hanka puskatu ziola aipatu bada ere, ziurrenik txikitatik zuen ezintasuna zen.</ref>. Askatasuna lortu eta filosofia irakasten hasi zen [[Erroma]]n bertan. [[93]]-[[94]] urtetan kanporatua izan zen [[Domiziano]]ren aginduz, aurrena [[Erroma]]tik eta geroago [[Italia]]tik ere. [[Epiro]]ko [[Nikopolis]] hirira herbesteratu eta bertan filosofia eskola bat sortu zuen. [[Arriano Nikomediakoa]] edo Flabio Arriano bere ikasle izan zen eta berari zor zaizkio Epiktetori buruz lehenengo iturri moduan ezagutzen diren idaki bakarrak: ''[[Hitzaldiak (Epikteto)|Hitzaldiak]]'' eta ''[[Enkhiridion (Epikteto)|Enkhiridion]]'' edo ''Eskuliburua'' izeneko lanak. Bere eskolak pizgarriak ziren eta [[Hadriano]] enperadorea bera etorri omen zen Epikteto ezagutu eta bere irakaspenak jasotzera. Apaltasun handiz bizi izan zen, ondasun materialik gabe. Zaharretan, bestela hilko zen haur bat hartu eta hezi zuen, emakume baten laguntzaz.
 
==Lanak==