Latinxua Sin Wenz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Orereta (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
2. lerroa:
{{txineraz}}
[[Fitxategi:Dazhongbao.jpg|thumb|250px|''Dazhung bao'' egunkariaren alea (1932) osoki ''latinxua Sin Wenz''ez idatzia]]
'''''Latinxua Sin Wenz''''' ([[txinera]]z: 拉丁化新文字, [[pinyinPinyin]]ez: ''lādīnghuà xīn wénzì'', literalki "latinizatutako idazkera berria") [[mandarin txinera]]ren [[erromanizazio]] ([[latindar alfabeto]]rako transkripzioa) sistema bat izan zen, hasiera batean [[Sobietar Batasun]]ean garatua, [[1929]]an. ''Latinxua Sin Wenz''ak ondoren ''[[Hanyu Pinyin]]'' sistemak (gaur egun erabiltzen dena) hartutako hainbat ezaugarri ditu. Esaterako, ''c'' eta ''z'' hizkien edota ''ch'' eta ''zh'' digrafoen erabilera gaur egun ''Hanyu Pinyin''ak darabileraren berdina da. Zentzu horretan, ''latinxua sin wenz''a ''Hanyu Pinyin''aren aurrekaria da.
 
Txinera erromanizatzeko beste sistema batzuk ez bezala ([[Wade-Giles]]a, adibidez), ''Latinxua Sin Wenz''a txineraren idazketa sistema estandar gisa sortu zen. Wade-Gilesa eta antzekoak, aldiz, txineraren soinuak latindar alfabetoaren bidez adierazteko sortu ziren, horrela txinerazko izen nahiz termino zehatzak Europako hizkuntzetara itzuli ahal izateko. Horrela, ''Latinxua Sin Wenz''a txinatar idazketa sistema gainditu nahi zuten [[Txina]]ko hainbat intelektual erreformistak bultzatu zuten, txinera idazketa sistema fonetiko baten bidez idatzi ahal izateko.