«Alemaniaren birbateratzea»: berrikuspenen arteko aldeak

==Aurrekariak==
[[Fitxategi:Besatzungszonen ohne text.gif|thumb|Okupatutako Alemania, 1945]]
[[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren, [[Alemania]] lau zatitan banandu zen botere irabazleen artean ([[Frantzia]], [[Erresuma Batua]], [[AEB]] eta [[SESB]]). [[Berlin]], hiriburu ohia eta [[Bigarren Mundu Gerrako aliatuak|aliatuen]] Kontrol Kontseiluaren kokalekua, ere banandu zen lautan. Estatu okupatzaileen lehenengo asmoa [[1947]]ko mugetako Alemania gobernatzea bazen ere, [[Gerra Hotz]]eko tirabiren eraginez eremu frantziarra, britainiarra eta estatu batuarra ([[mendebaldeko Berlin]]ekin batera) batu ziren eta [[1949]]an [[Alemaniako Errepublika FederaFederal]]laa sortu zen. Eremu sobietarrak (eta [[ekialdeko Berlin]]) [[Alemaniako Errepublika Demokratikoa]] osatu zuen urte berean. Horretaz gain, [[Yaltako konferentzia]]ren ondorioz ([[1945]]eko otsailean) [[Ekialdeko Pomerania]], [[Silesia]] eta [[Ekialdeko Prusia]]ren hegoaldeko erdia [[Polonia]]k bereganatu zituen, eta Ekialdeko Prusiaren iparraldea ([[Kaliningrad]]ekin batera) [[Sobietar Batasuna]]k (egun [[Errusia]]rena da).
 
Alemania birbateratzeko estreineko proposamena [[Iosif Stalin]]ek egin zuen [[1952]]an, [[Austria]]rako geroago erabiliko ziren antzeko baldintzetan. Beharrezkoa zen Alemania neutrala eratzea, [[Oder]]-[[Neisse]] ibaietan muga zuela, eta aliatuen tropa guztiak hurrengo urterako aterata. [[Konrad Adenauer]] buru zuen Mendebaldeko Alemaniaren gobernuak Europako mendebaldeari begirago zegoen batasuna hobesten zuen, eta eskatu zuen Alemania osoan hauteskunde ikuskatuak egin ondoren negoziatu behar zela batasuna. Baldintza hau arbuiatu zuten sobietarrek, baina Stalinek berriro beste proposamen bat luzatu zuen: [[1937]]ko [[abenduaren 31]]ko muga zaharretara itzultzekoa zen Alemania [[Varsoviako Itun]]pean jarriz gero.
3.757

edits