Tokugawa shogunerria: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
20. lerroa:
 
Hurrengo 15 urteetan, Ieyasuk lurralde batzuk eranstea lortuko zuen inguruko probintzietako klanekin aliantzak lortuz, eta beste batzuk, Nobunagarekin batera: [[Anegawako gudua]]n ([[1570]], [[Asai klana]] eta [[Asakura klana]]ren aurka), [[Mikatagaharako gudua]]n ([[1572]], [[Takeda klana]]ren aurka), [[Nagashinoko gudua]]n ([[1575]], hau ere, aurrekoa bezala, Takeda klanaren aurka) eta [[Temmokuzaneko gudua]]n ([[1582]]an, oraingoan ere Takeda klanaren aurka, bertan, klan hau eta bere armada betirako suntsituak izan zirelarik).
 
Baina, Nobunagaren erahilketarekin, [[1582]]an, honen basailuei, boterea lortzeko aukera eman zien. Honela, [[1583]]an, [[Shizugatakeko gudua]] gertatu zen, non [[Toyotomi Hideyoshi]]k eta [[Shibata Katsuie]]k, Nobunagaren antzinako aliatuak zirenak, Japoniako [[daimyō]]rik boteretsuenaren tituluagatik borrokatu zuten. Ieyasuk ez zuen borroka honetan parte hartu, borroka, azkenik Hideyoshik irabazi zuelarik.
 
[[1585]] eta [[1590]] bitartean, Ieyasu, Hideyoshiren aktibitateetatik at geratu zen, Japoniako azken klan boteretsua, [[Hojo klana]], [[Odawarako setioa]]n garaitua izan zen arte. Hideyoshik, Ieyasuri, honek, Hojo klanak kontrolatzen zituen lurraldeak kontrolatzea proposatu zion, [[Kantō eskualdea]]n, herrialdearen ekialdean, Ieyasuren lurraldearen truke, honen jaiolekua izan zen Mikawa probintzia barne. Ieyasuk trukea onartu eta Kanto eskualdea baketu zuen, gainontzeko Japoniatik isolatua zegoen eskualdearen garapena eragin zuten politikaren batzuk proposatu zituen. Ekimen hauen ondorioz, Ieyasu, herrialdeko bigarren daimyorik boteretsuena bezala hartua izan zen.
 
[[1593]]an jaio zen Hideyoshiren seme eta oinordekoa, [[Toyotomi Hideyori]]. Hala ere, Hideyoshi oso zahar eta gaixo zegoen, eta [[1598]]an, [[Bost Erregeordeen Kontseilua]] sortzea proposatu zuen, herrialdea administratzeko Hideyori adin nagusitasunera iritsi arte. Kontseilua, [[Maeda Toshiie]], [[Mori Terumoto]], [[Ukita Hideie]], [[Uesugi Kagekatsu]] eta Tokugawa Ieyasuk osatzen zuten, kontseilu honetan, eragin gehien zuena, Tokugawa Ieyasu bera zelarik.
 
== Botererako igoera ==
 
[[bs:Tokugawa]]