Konstante II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t a itsatsiak
15. lerroa:
[[661]] eta [[662]] urteen artean Konstante italiara joan zen arrazoia oso argi ez dagoen arren. Zenbaiten ustez arabiarren harriskua dela eta inperioaren mendebaldeko politika indartu nahiean zebilen beste zenbaitek ordea [[Konstantinopolis]]en bertan zituen etsaiengandik ihesean zebilela diote. Konstante urte askotan [[Erroma]] bixitatzen zuen lehen agintaria izan zen. Italian zela [[lonbardo|lonbadiarren]] aurka aritu zen iparraldean hauek garaitua izan zelarik, porrot hauen ondorioz [[Sirakusa]]ra joan zen, [[Sizilia]]ko uhartean, inperioko hiriburu bihurtu zuelarik. Hiriburua lekuz aldatzeko erabakia ez zen bizantziarren gustukoa izan batere.
 
Bere semeen oinordekotza bermatzeko bere anaianaia Teodosio herail zezatela agindu zuen eta Konstantino, Heraklio eta Tiberio semeak berarekin batera agintean hartu zituen. [[668]]. urteko [[irailaren 15]]ean Konstante II.a heraila izan zen komunean zen bitartean. Oinordekoa Konstantino izan zen [[Konstantino IV.a]] izena hartu zuena. Agintari berriak inperioko hiriburua Konstantinopolisera itzuli zuen.
 
Zenbait historialariren arabera inperioa ''[[themas]]'' deritzaien distrito militarretan antolatzea Konstanteren erabakia izan zen eta ez bere aitona Herakliorena tradizionalki uste izan den lez.