Jose Migel Iturriotz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t a itsatsiak
25. lerroa:
1906an alkatetzara lehenengo aldiz iritsi zenean, herriak zituen ur-hornidurari beharrei konponbidea ematen saiatu zuen. Aurreko mendearen azken laurdenean [[Ugartemendiko ur-biltegia|Ugartemendiko ur-biltegira]] egindako ur-ekartzeak eskasegiak ziren jadanik, industri bultzadari esker hazkunde handia izan baitzuen herriak.
 
Eskolara geroz eta haur gehiago zetozela eta, guztiei eskola eman ahal izateko herriko Irakaskuntza Batzordeak maisu berri bat kontratatu beharra aztertu zuen, Jose Migelek proposamen bat eginik: maisu bati ordaindu beharrean, diru horrekin Eskola Kristauetako bizpahiru anaianaia ekar zitezkeela, alegia. Orduko erretoreak, [[Isaak Gereka]], La Salleko San Joan Bataiatzaileak sortutako hezitzaile hauen nondik-norakoak eta ongi merezitako famaren berri bazuenez, bere laguntza osoa eman zion proposamenari eta halaxe erabaki zen.
 
1908. urtean heldu ziren Anaiak Beasaina eta, [[Sangroniz etxea]] alokairuan hartu eta egin beharreko konponketak egin ondoren, 1909ko otsailaren 5ean, [[Loinazko San Martin]] egunean, inauguratu zen [[Loinazko San Martin Ikastetxea]].