Mikrobio oportunista: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
'''Mikrobio oportunistak''' [[patogeno]] hertsiak ez diren mikrobioak dira, gaixotasunak eragiteko ahalmena dutenak [[immunitate-sistema]] ahulduta dutenengan.
 
[[Bakterio]], [[onddo]] eta [[birus]] batzuk dira oportunistak. Pertsona osasuntsuak infektatzerakoan mikrobio hauek ez dute gaixotasunik eragiten, haien [[birulentzia]] oso urria baita, organismoaren defentsa mekanismoek ([[linfozito]]ek, [[makrofago]]ek eta beste [[fagozito]] batzuek) erraz deseustatzen baitute haien ahalmen patogeno urria. Pertsona immunogutxituengan, berriz, oportunisten infekzioek gaixotasunak garatzen dituzte, ostalariaren defentsa kaskarrek ezin baitute kanpoko mikrobioei aurre egin.
 
Oportunistak klinika eta ospitaleetan dira arriskutsuak, bertako populazioa oso sentikorra baita haiekiko. Ospitaleetan hartutako gaitz asko (infekzio nosokomialak) mikrobio oportunistek sortutakoak dira.