Rubiken mendekua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: it:Rubik's Revenge
t Euskaltzaindiaren 12. araua
26. lerroa:
 
== Berrantolatzeko metodoak ==
'''Rubik-en mendekua''' ondo berrantolatzeko erabili ahal diren metodo nahikotxo daude. Erabilienetariko bat lehenengo aurpegien erdialdeko kolore bereko laukitxoak taldekatu eta gero ertzetako kubotxoak era egokian parekatzean datza. Behin hori eginda, berrantola daiteke kuboa kanpo aldeko geruzak bakarrik biratuz, 3×3×3 kuboa berrantolatuko zen era berberean. Hala ere, 3×3×3 kubo estandarrean konpondu ezin diren egoera batzutanbatzuetan gera daiteke kuboa. Esate baterako, baliteke ertzetako kubotxo pare bat bakarrik alderantziz jarrita egotea, edo kuboa ager daiteke [[permutazio]] bakoiti bati dagokion eran antolatua (hau da, kubotxo bi trukatu beharrean, 3×3×3 kuboan ezinezkoa dena). Antolaketa hauei [[paritate]] akasdun antolaketa izena ematen zaie. Antolaketa hauek konpondu ahal dira, baina antolaketa akasdun hauek konpontzeko sekuentzia bereziak erabili behar dira.
 
Kubo hau ondo berrantolatzeko antzerako beste era bat aurretik ertzak eta gero aurpegietako erdi aldeak parekatzean oinarritzen da. Metodo honen bidez ere, gorago azaldutako paritate akatsak ager daitezke.