Plasmido: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Euskaltzaindiaren 12. araua
3. lerroa:
'''Plasmidoa''' [[bakterio]]ek haien [[kromosoma]] nagusitik kanpo duten [[DNA]] zatiari deritzo. DNA zati horren erreplikazioa kromosoma nagusiarenetik independentea da. Bakterioen kromosoma DNA molekula erraldoi eta biribila da, oso tolestuta dagoena. Kromosoma honek bakterioarentzat ezinbestekoa den informazio genetikoa dauka; plasmidoetan dagoen informazioa, berriz, ez da hain funtsezkoa, baliagarria izan arren.
 
Plasmidoen tamaina aldakorra da, baina beti kromosoma baino askoz txikiagoak dira. Bakteria gehienek plasmidoak dituzte, batzutanbatzuetan ale bakar bat, besteetan ehunka. [[Eukarioto]]ak diren [[legami]] gutxi batzuk plasmidodunak dira ere. Burujabeak izan arren, zenbait kasutan plasmidoak bakteriar kromosoman integratzen dira. Kasu horietan kromosomarekin batera erreplikatzen dira, haien autonomia galduz. Integratuta dagoen plasmidoari ''episoma'' deritzo.
 
Plasmidoek duten informazio genetikoa anitza da oso: [[antibiotiko]]ekiko erresistentzia kodifikatu dezakete, baita [[konjugazio]]a egiteko edo toxinak sortzeko gaitasuna ere. Bakterioen artean transmititu daitezke, konjugazioaren bitartez; horrela, [[gene]]en hedapena eta aldakortasun genetikoa ugaritu egiten da.