Palauko historia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: it:Storia di Palau
t Euskaltzaindiaren 12. araua
3. lerroa:
Ehundaka urtetan, palautarrek gizarte matrilineala izan dute, [[Java]]n ustezko aurrekariak zituen praktika. Palauko usadioaren arabera, lurra, dirua eta tituluak emakumezkoen bidez igarotzen ziren. Klanetako lurrak emakume tituludunen eta lehen alaben bitartez jaraunsten jarraitzen dute. Hala ere, [[Japonia]]k sartutako sentimendu patrilineala indarra lortzen ari da.
 
[[Europa]]rrekin izandako lehendabiziko kontaktua noiz gertatu zen zalantzan dago. Ez dago argi [[Rui Lopez de Villalobos]] marinelak [[1543]]an irlak ikusi zituen edo ez. Ez dago erabateko probarik, baina aditu batzurenbatzuen ustez, hegoaldeko irlak ikusi ahal izan zuen. Nolanahi ere, europarrek aurkitu zuten Hegoaldeko Itsasoko azken uharteetakoa izan zen Palau.
 
Guam, Mariana irlak, Mikronesia eta Marshall irlak bezala, Palau [[Espainia]]ko Ekialdeko Indietako zatia izan zen, eta [[Filipinak|Filipinetatik]] gobernatu zuten [[1898]]ko [[Espainiar-Amerikar Gerra]]ra arte. Espainiak, porrotaren ondoren, [[Alemania]]ri saldu zizkion irlak.