«Frantziako Estatu Orokorrak»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Euskaltzaindiaren 12. araua
t (Euskaltzaindiaren 12. araua)
Zentzu batean, Estatu Nagusien osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta Hirugarren Estatukoak, (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, haien benetako boterea denborarekin aldatzen zen. Adibidez, [[XIV. mendea]]n, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen baldin eta justiziaren mailarik altuena bere esku bazegoen, bestela ez. [[Hiribildu]] pribilegiodunek bere buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Nagusiak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.
 
Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, zenbait erret-zergak, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar bilduta, iraunkor izateko joera eduki zuten, Estatuen bozketa gorabehera. Esate baterako, [[Frantziako Jean II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtetan erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Nagusiek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderiz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak, ''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]], iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzutanbatzuetan Estatu Nagusien baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).
 
[[Frantziako Louis XI.a|Louis XI.aren]] heriotzaren ostean, hiru ordenetako ordezkariak elkarlanean aritu ziren zergak berresteko eskubidea berriro eskuratzeko. ''Taille'' zeritzona bi urtetarako bakarrik bozkatu zuten, eta aldi berean [[Frantziako Charles VII.a|Charles VII.aren]] erregealdiaren amaieran iritsi zen maila jaitsi zuten. Halaber, bi urte horiek amaitu aurretik erregeak deitu behar zituen zina lortu zuten, baina hitza ez zen gorde, eta [[1560]]ra arte ez zituzten berriro deitu.
12.090

edits