Justiniano II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Aldaketak: -hobeago +hobe & -hontako +honetako & -EEBB +AEB
17. lerroa:
Bulgariar eta eslabiarren aurka atxiloturiko presoak [[Opsikion]]go (gaur egungo [[Anatolia]]) eskualde edo ''thema''ra bidali ziren eskualde honek biztanleria asko galdu baitzuen arabiarren aurkako liskarretan. Birpoblatze politika hau arras arrakastatsua izan zen lurjota zeuden eskualdeetako ekonomia eta demografia berpiztu baitzituen. Gainera inperioko biztanle bihurtu berri zen biztanleria eslabiarrak 30.000 gudari biltzen zituen bizantzioko kanpainetan erabil zitezkeenak.
 
Eslabiarren mugimendua ez zen mota hontakohonetako politikaren erakusle bakarra izan. [[Mardaita]] deritzan herria imperioko ekialdeko mugatik [[grezia]]ra aldatu ziren. Mardaitek [[musulman]]ei denbora luzez aurre egin ostean hauekin kolaboratzen hasiak ziren nahiz eta [[kristau]] zaharrak izan eta adiskidantza hau ekiditeko esan bezala marinel lanetara ohitu behar izan ziren [[Peloponeso]]an, [[Zefalonia]]ko uhartean, [[Nikopolis]]en eta [[Attalia]]n, azken hau [[Asia Txikia|Asia Txikiko]] [[Panfilia]]ko kostaldean. Politika beraren ondorioz eskualdez aldatuak izan zirenen artean [[Txipre]]ko biztanleak izan ziren, hauek [[Ziziko]]ko eskualdera aldatu ziren izan ere Konstantinopoliseko sitioa izan zenean biztanle asko galdu zituen eta marinelen beharrean zen.
 
Txipretarren leku aldatzeak [[kalifato]]aren interesekin egin zuen topo. Justiniano IIak, indartsuagoa zelakoan, ez zien [[Abd al-Malik]]-en kexuei jaramonik egin honen ondorioz gerrari berriz ere ekin ziotelarik. 692 eta 693 artean inongo arrakastarik izan ez zuen kanpaina antolatu zuen arabiarren kontra izan ere kanpaina hontara eramandako gerlari eslabiarrak arabiarren aldera pasa ziren. [[Armenia]]n, [[Sebastopolis]]etik gertu sekulako kolpea jaso zuten bizantziarrek eta bide batez eskualde hartan geratzen zitzaizkien domeinuak galdu zituzten. Arabiarrek heuren lagun eslabiar berriak [[Siria]]ra bidali zituzten han bizi zitezen eta handik aurrera inperio bizantziarraren aurkako gerletan erabili zituzten.