Numenor: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
1. lerroa:
[[Fitxategi:NumenorEN.jpg|right|300px|thumb|Numenor uhartearen mapa fisikoa]]
'''Numenor''' edo '''Numenorë''', "mendebaldeko lurraldea" esan nahi duena [[quenya]]z, [[Tolkien]]en [[legendarium]] ospetsuko erresuma bat da. [[Belegaer]] Itsaso Handitik ateratako uhartea da, [[Aman]] eta [[Erdialdeko Lurraldea]]aren arteko erdi bidera aurkitzen denadagoena. [[Valar]]rek [[Edain]]ei eman zieten [[Eguzkiaren Bigarren Aroa]]n, [[Beleriandeko Gerrak|Beleriandeko Gerretan]] emandako euren laguntzagatik.
 
== Geografia ==
7. lerroa:
*Mittalmar: eskualde honek, ez zuen mendi edo muino askorik, eta bertan, zuhaitz gutxidun larre zabalak zeuden, uharteko artzantza gune nagusi bihurtzen zuena, Emerië izeneko hegomendebaldeko zatian batez ere. Mittalmarreko ekialdeko zatia Arandor deitzen zen, quenyaz, "erregearen lurraldea" esan nahi duena. Bertan aurkitzen ziren [[Meneltarma]] mendia, [[Armenelos]] hiria eta Romenna portua. Nunduinë (mendebaldeko ibaia) ibaia, eskualde honetan jaiotzen zen, eta, bere ibilbidean, Nisinen (ur usaintsua) lakuaren urak bustitzen zituen.
*Forostar: uhartearen iparraldeko eskualdea zen. Harritsua, eta, guztien artean, emankortasun gutxien zuena. Iparraldeko lurmuturrerantz altxatzen ziren Sorontileko mendiak (arrano mokoa), arrano askok euren habia egiten zuten amildegi handiak eratzen zituena.
*Andustar: mendebaldeko eskualdea zen. Iparraldea menditsua zen, hegoaldean, baso zabalak zeuden bitartean. Mendebaldean, hiru badia zeuden, eta, horietatik iparralderen zegoena, Anduniëko badia deitzen zen, bertan aurkitzen baitzen [[Andunië]]ko portua. Andustar eta Hyarnustarren artean, Eldannako badia aurkitzen zenzegoen, Nundunië ibaia itsasoratzen zen tokia zena, Eldalondë portuan (elfoen portua). Bere inguruan, [[Nisimaldar]]rak hazten ziren, [[elfo (Eraztunen Jauna)|Elfo]]ek [[Aman]]etik ekarritako zuhaitzak.
*Hyarnustar: hegomendebaldeko eskualdea zen, menditsua hegomendebaldean eta epela ekialdean. Siril ibaia zen Hyarnustar eta Hyarrostar eskualdeen arteko muga bezala, eta itsasoratzean itsasoratzen zen, [[ihi]]z estalitako [[istinga|istingen]] artean, bere alboetan, ia arrantzale guztiak bizi ziren hondartza zabalak zeudelarik
*Hyarrostar: hegoaldeko eskualdea zen. Bertan, zuhaitz espezie ugari hazten ziren, eta laurinquë (urrez betea) zuhaitz soro handiak zeuden, bere zura, itsasontziak egiteko oso erabilgarria baitzen. Nindamos portua zen eskualde honetako herririk nagusiena.
25. lerroa:
[[Iluvatar|Eru]], Izaki gorena, su bizian jarri zen, eta, zigor bezala, Numenor itsasoan hondoratu zuen, numenortar matxinatuekin batera. Hondamendi horretan, Sauron ere hondoratua izan zen, eta, honen ondorioz, sekula gehiago ezin izan zuen forma atsegin eta erakargarririk hartu. Gainera, Eruk, Aman eta [[Arda]] banatu zituen, azken honi forma esferikoa emanez eta Aman bertatik kanpo utziz. Ordutik, Amanera iristeko modu bakarra, ''bide zuzena'' (Ardaren azalera esferikoarekiko tangentea) jarraitzea zen Erdialdeko Lurraldeko [[Portu Grisak|Portu Gris]]etatik elfotar itsasontzi batetan abiatuz. Hondamenditik, soilik [[Elendil]] buru zuten leialak salbatu ziren, Erdialdeko Lurraldean lehorreratu zirenak eta [[Arnor]] (iparraldeko erresuma) eta [[Gondor]] (hegoaldeko erresuma) erresumak sortu zituztenak.
 
Numenorren erorketaren istorioa, [[Akallabêth]]en kontatzen da, [[Silmarillion]]en barnean aurkitzen dendagoen liburu bat. Tolkienek idatzitako Numenorri buruzko beste istorio batzuk, [[Numenor eta Erdialdeko Lurraldeko amaitu gabeko ipuinak]] izeneko lanean irakur daitezke.
 
== Gobernua ==