Pasargada: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
t Akats ortografikoa zuzendu
21. lerroa:
Akemenidar dinastiaren lehen hiriburua izan zen, 160 hektarea inguruko hedadura hartuz. Hiriburu bezala, garrantzia galtzen joan zen [[Persepolis]]en sorrerarekin, inperioaren lehen hiriburua izateak, errespetatzeko moduko toki bihurtu bazuen ere. Eta, horretaz gain, bertan aurkitzen dela Pertsiar Inperio akemenidarraren sortzailea izan zen [[Ziro II.a]]ren hilobi xaloa, egundaino mantendu den hilobia.
 
Ziroren hilobia, akemenidar garaiko [[arkitektura mediar-pertsiarra|arte pertsiarrean]] esistituexistitu ziren bi hilobi ereduetako bat. [[Edikulu]] erako eraikin bat da, bi uretarako frontoi eta estalkiarekin, [[Asia Txikia|Asia Txikiko]] [[Antzinako Greziako artea|arte greziarrarekin]] lotua. Beste eredua, [[Naqsh-e Rostam]]en aurkitzen den [[Dario I.a]]ren hilobia da, harkaitzean zulatua, [[Egipto]]ko [[hipogeo]]ak bezala.
 
Mausoleo honen ondoan, gainera, [[Tall-e Takht]]eko terraza gotortua eta sarrerako arkupeak, audientzia gelek, errege gelek eta lorategiek eratutako jauregi multzo arkitektonikoa nabarmendu behar dira, ez direna, bakarrik, akemenidar arkitektura eta artearen lehen fasearen adierazgarri, baizik eta baita pertsiar zibilizazioaren ereduzko testigutza bat ere.