«Metano»: berrikuspenen arteko aldeak

16 bytes removed ,  Duela 11 urte
t
Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
t (robota Erantsia: pnb:میتھین)
t (Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago))
Energia sorpen honen aukeren artean metano hidratoen edo metano hidrikoaren erabilera agertzen da. Honen erreserbak mundu guztian erregai fosilen bikoitzak direla estimatzen da. Honetaz gain metano hidrikoaren konbustio ahalmena oso altua dela esan behar da. Konposatu hau permafrostaren eta itsas zorupean osatzen da. Hotzak eta goi presioek uraren eta metanoaren arteko elkarketa egonkor mantentzen dute, honen zergatia nagusiki bizidun organismoen deskonposaketa delarik. Metano hau bere leku naturaletik ateratzen denean urarekin duen loturarako baldintzak desagertu egiten dira eta metanoa energi iturri bezala aprobetxa daiteke. Lortzen den produktua “urre zuria” izenaz ezagutzen da honek elurraren itxura duelako aztarnategitik ateratzen denean eta honi erregai lotzeko egin behar zaion gauza bakarra urtzea da.
 
Metano hidriko kantitate handiak egoteaz gain honen sakabanaketa petrolio eta gas naturala baino hobeagoa da mundu osoan aurkitzen baitabaitago. Gaur eguneraino aurkitu diren aztarnategiak Artiko eta kontinente gehienetako itsas plataformetan aurkitu dira. Adibidez, Alemaniako hainbat unibertsitate taldeek Ipar Itsasoan ikerkuntzak egiten ari dira metano hidrikoaren sorkuntzari buruz ezagupen gehiago lortzeko eta aztarnategietatik erauzketa posibleak aztertzeko. Bestalde, japoniar ikerlariak Nankai Kanalean dagoen aztarnategian azterketak egiten ari dira honek eman ditzakeen aukera posibleak ikusteko.
 
== Metano hidratoaren arazoak ==
Gaur egungo ikerkuntza ezberdinek metano hidratoen egonkortasun tarteak (presio, tenperatura, konposizio, difusio) aztertzen ari dira leku porotsu eta konposizio kimikodunetan. Horrela formazio eta deskonposizio zinetikak eta ezpurutasun potentzialen efektu katalitikoa zehaztu daiteke. Datu guzti hauek garrantzi handia dute aztarnategi baten ustiapena egiteko orduan.
 
Desabantaila ekonomiko garrantzitsuena hidratoetatik metanoaren erauzketan aurkitzen dadago honen separazio eta probetxurako. Hau egiteko bi aukera daude, despresurizazioa edo beroketa zuzena. Lehenengo aukera ekonomikoki bideragarriena da eta Siberian aurkitutako aztarnategietan erabiltzen ari da. Bigarren aukeran aztarnategia berotu behar da, adibidez horretarako ur baporea erabil daiteke. Honen arazo nagusia sakontasunak (>300m) handiak direla da eta hauetara beroaren transmisio zuzena egitea ezinezkoa da zeren eta garraioan galera energetikoak ematen dira. Arazo honen soluzio bat Precision Combustion americar enpresak emandakoa izan daiteke. Enpresa honek aztarnategian zuzenean sar daitekeen galdara bat garatu du, honela hidratoa urtzeko eta metanoa askatzeko adina bero sortzea lortuko zelarik. Galdara honek platinozko katalizatzailea batetan oinarrituriko konbustio katalitiko teknologia propioa dauka zeinek aztarnategiaren barnean tenperatura baxuko konbustio kontrolatua egiten uzten duen. Hasiera bateko kalkuluen arabera galdarak askaturiko metanoaren %15 kontsumituko luke beroa sortzeko eta horrela balantze ekonomikoa %50 hobetuko zen beroa lurzorutik zuzenean sartuta baino. Gainera enpresa honek dioenaren arabera teknologia honek CO2–a ingurugirotik eliminatu eta metano hidratoen aztarnategietan gordetzen uzten du. Hau egitearen arrazoiak CO2 hidratoak metano hidratoak baino egonkorragoak direla da. Teknologia hau oraindik garapen fasean dago eta egin diren froga bakarrak laborategikoak izan dira. Metano hidrato bolumen handiak egoteak eta gaur eguneko errekurtso energetikoen urritasunak teknologia hauen garapenaren garrantzia areagotu du.
 
== Erabilera ==
12.090

edits