Kiron: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
12. lerroa:
Tetisek Peleo utzi zuenean, honek, Kironi, Akiles eman zion, bere ama Filira eta bere emazte Kariklorekin, [[Apolo]]ren alaba zen lamia, batera hez zezan. Tetisek Peleo utzi izanaren arrazoia, Peleok, bere emazteari, Akiles hilezkor bihurtzeko egiten zituen errituak kritikatzea izan zen. Erritu hauetan, Tetisek bere semea erretzen zuen, eta ondoren, [[anbrosia]]rekin sendatzen zizkion erredurak. Peleok, Akiles kendu zion, Tetisi, umearen orpoa nektarrarekin estaltzeko denborarik eman gabe, eta, honegatik, Akiles umea Kironi eman zion orpoa erreta, eta, beraz, zentauroak egin zuen lehena, hil berri zen [[Damiso]] erraldoiaren orpoko hezurra hartzea izan zen, eta horrekin, Akilesen [[kalkaneo]]a ordeztu zuen.
 
Heraklesek, istripuz, [[Hidra]]ren odolarekin pozoitutako gezi bat jaurti zion zentauroen aurkako borroka batetan, Kironen bizilekura ihesean zihoazenak. Honek, zauri mingarri eta sendaezin bat jasan zuen, hilezkortasuna [[Prometeo]]ri ematera behartu zuena, honela, hil eta min horretatik ihes egiteko. Zerura igoa izan zen [[Sagitarius]] [[konstelazio]] eran, Zodiakoaren eliptikan aurkitzen denadagoena, eta ipar hemisferiotik ikus daitekeena, edo beste iturri batzuen arabera, [[Zentaurus]].
 
== Geroagoko erreferentziak ==