KV19: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
13. lerroa:
}}
 
'''KV19''', [[Egipto]]ko [[Luxor]] hiritik gertu aurkitzen dendagoen [[Erregeen Harana|Erregeen Haranean]] aurkitzen dendagoen hilobi bat da. Hilobi hau, [[XX. dinastia]]n eraikia izan zen, eta, hasiera-hasieratik, errege familiako printze batentzat izan zen. Azkenik hilobi honetan lurperatua izateko zortea izan zuena, Ramses Mentuherjepeshef izan zen, [[Ramses IX.a]] [[faraoi]]aren seme bat.
 
== Kokapena ==
Erregeen Haranean eraikitako azken hilobietako bat, KV19 hilobia ekialdean aurkitzen dadago, [[XVIII. dinastia]]ko hilobietatik gertu, duela denbora asko ahaztuak. Horien artean, [[KV20]], [[KV21]], [[KV43]] eta [[KV60]] dira nabarmentzekoak. Benetan, hilobi eraikitzaileak toki honetara itzultzea bakarrik, aurretik erabilitako beste toki batzuetan zegoen espazio faltagatik azal daitekeela esan daiteke, KV19 hilobia zulatu ondoren, handik ez oso urruti, [[KV18]] hilobiaren zulaketa hasiko baitzen, [[Ramses X.a]]ren hilobia.
 
Argi eta garbi, printze baten lurperaketa den arren, sarrerako korridorea, zabalera handikoa da, Erregeen Haranean, hiru errege hilobik bakarrik gainditzen dutena, [[KV1]], [[KV9]] eta [[KV18]] hilobiek alegia. Hilobia, gaur egungo erregeen hilobien arerio duin bat izan zen, bere eraikuntza, bigarren korridorea hasi eta laster gelditu zelako izan ez balitz. Honela, sarrerako arrapala (A), pasabide bat (B) eta gelditutako eraikuntza (C), aurki daitezke, guztiak, okerdura leunarekin, ramesidar garaiko hilobietan ohikoa zena.
25. lerroa:
Tokiko margoak, oso ederrak eta egoera bikainean kontserbatuak, errege hilobi gehienekoen parekoak edo are gehiago dira, eta bertako irudiak, inongo zalantzarik gabe, Erreginen Haranean erabilitakoak dira. Koloreen bizitasunak, aurpegien akatsgabetasunak, irudien fintasunak, jantzien dotoretzak eta atze zuria eta urre koloreko ertzek, margolarien lana nabarmendu baino ez dute egiten. Inongo zalantzarik gabe, KV19 hilobiaren apaindura, Erregeen Haranaren amaiera da, bere margoez harrotu daitekeen azken hilobia.
 
Hala ere, eraikuntza lanak bigarren pasabidetik aurrera gelditu zirenez, lehenengoan baino ez dira aurkitzen apaindurak, no Mentuherjepeshef aurkitzen dendagoen, [[Osiris]], [[Ptah]], [[Amon]]-[[Ra]], [[Dyehuty|Thot]], [[Meretseger]], [[Sekhmet]], [[Hapi]], [[Bastet]] eta [[Khonsu]] jainkoekin eta [[Horus]]en lau semeekin lagundua. Agertzen den hil testu bakarra, [[Hilen Liburua]] da, euren jatorria adierazten duten hilobian dauden esaldi gutxi batzuekin.
 
== Indusketa ==
33. lerroa:
 
== Nor izan zen Mentuherjepeshef? ==
Pertsonaia honi buruz dakigun gauza bakarra, berari buruz hilobian aipatzen dena da. Dirudienez, bere izen osoa, Ramses Mentuherjepeshef zen eta, Ramses IX.aren seme bat zen, nori, Erregeen Haranean lurperatua izateko [[pribilegio]] handia eman zitzaion, Erreginen Haranean lurperatu ordez, non harria kalitate gutxiagokoa zen. Ez da ezagutzen printzea KV19an lurperatua izan ote zen, hilobia amaitu gabe aurkitzen baitabaitago, baina, gelditutako C korridorearen sarreran dagoen zulo batek, dirudienez, gizon honen harrizko [[sarkofago]]a bertan egon zela adierazten duen arren.
 
Mentuherjepeshef han lurperatua izan bazen, pentsatzen den bezala, [[Ramses X.a]]ren erregealdian izango zen -Ramses IX.aren semea ez zena, ustezko borroka dinastiko bat ikusarazten duena-. Edonola ere, bere momiari buruz ez dakigu ezta urrik ere, eta, ziuraski, ez zegoen Belzonik aipatutako sarkinen momien artean nahastua.