Eguzki haize: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
D'ohBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: eo:Suna vento
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
2. lerroa:
'''Eguzki haizea''', [[Eguzkia]]ren goi-[[atmosfera]]tik kargatutako partikula ([[plasma]]) isuria da. Nagusiki, 1 k[[elektronvolta|eV]] inguruko energia duten [[protoi]] eta [[elektroi]]ak dira.
 
Gure [[Eguzki-sistema]]n, eguzki haizeak duen oinarrizko konposaketa, [[eguzki koroa]]ren bera da: %73 [[hidrogeno]]a eta %25 [[helio]]a, ezpurutasun batzuekin. Partikulak, erabat ionizatuak aurkitzen diradaude, oso trinkoa ez den [[plasma (materiaren egoera)|plasma]] sortuz. Lurretik gertu, eguzki haizearen abiadura, 200 eta 889 kilometro segundoko bitartekoa da, bataz beste, 450 kilometrokoa delarik. Eguzkiak, gutxi gora-behera, segundoko 800 kilo materia galtzen ditu eguzki haize eran.
 
Eguzki haizea plasma denez, berarekin, eguzkiaren [[eremu magnetiko]]a hedatzen du. 160 milioi kilometroko distantziara, eguzkiaren errotazioak, eguzki haizea espiralean arrastatzen du, bere eremu magnetiko lerroak eramanez, baina, distantzia hori baino urrunago, eguzki haizea kanpoalderantz doa, Eguzkiaren zuzeneko eragin gehiagorik gabe. [[Eguzki orban]]ek eta Eguzkiaren beste gertaera atmosferiko batzuk eragindako eguzki haize eztanda biziki energetikoak, "eguzki ekaitz" deitzen dira, eta [[espazio zunda]]k eta sateliteek, honen ondorioz, erradiazio handia jasan dezakete. [[Lurraren eremu magnetikoa]]n harrapatuak diren eguzki haize partikulek, [[Van Allenen gerrikoak|Van Allenen gerrikoetan]] elkartzeko joera adierazten dute, eta [[Aurora polar]]rak eragin ditzakete [[Lurraren atmosfera]]rekin talka egiten dutenean polo geografikoetatik gertu. Lurraren antzerako eremu magnetikoak dituzten beste planeta batzuk ere badituzte euren aurorak.