Brahma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait d + bait)
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
2. lerroa:
'''Brahma''', [[hinduismo]]an (literalki, [[sanskrito]]z, eboluzioa edo garapena esan nahi duena), [[unibertso]]aren [[jainko sortzaile]]a eta [[Tri-murti]]aren (hiru forma) partaidea da, Brahma sortzaileak, [[Vishnu]] kontserbatzaileak eta [[Shiva]] suntsitzaileak eratutako hirukoa.
 
Mito baten arabera, hiru jainkoak, [[Ammavaru]] jainkosak jarritako [[arrautza]] kosmiko batetik jaio ziren. Mito modernoago baten arabera, [[vishnuismo]]an (Vishnu jainkoaren jarraitzaileena) jatorria duena, Brahma, lotan ari zen Vishnu jainkoaren (bere ametsen bidez unibertsoaren existentzia sortzen duena) zilborrean aurkitzen zenzegoen ozeanoan flotatzen ari zen [[loto sakratua|loto lore]] batetik sortu zen. Baina, beharbada, jatorrizko mitoa, Brahma, [[Brahman]]ak sortutako lehen izakitzat hartzen duena da, are Brahman gorenaren lehen pertsonifikazioa, bere bidez, Brahmanak guztia sortzen duelarik.
 
Brahma, [[Sarasuati]] (ezagutzaren jainkosa) eta [[Gaiatri|Savitri]]ren (Eguzkiaren jainkoa den Vivasvan, Savitra edo [[Surya]]ren alaba) senarra da, azken jainkosa hau, [[Gaiatri]] ere deitzen delarik ("kantatua", hinduismoko [[mantra]]rik garrantzitsuenetako bat). Hala ere, sortzailea izanda ere, bere seme-alaba guztiak ''mana-putra'' edo pentsamenduaren seme-alabak dira, euren jaiotza, Brahmaren pentsamendutik adieraziz, eta ez bere gorputzetik.
 
Brahmak, noiz behinka baino ez du parte hartzen jainkoen kontuetan, eta are gutxiago oraindik gizaki hilkorrenetan. Berak behartu zuen [[Chandra (jainkoa)|Soma]] (Ilargiaren jainkoa), [[Tara]] jainkosari bere senar [[Brihaspati]] itzultzera (erdijainkoen [[guru]]a). [[Dharma]]ren (erlijioaren jainkoa) aitatzat hartzen da, baita [[Atri]]rena ere. Brahma [[Brahmapura]]n bizi da, unibertsoaren erdian aurkitzen dendagoen [[Meru mendia|Meru mendi]] mitologikoaren tontorrean aurkitzen dendagoen hiri bat.
 
Esan den bezala, Brahma, Brahmanaren (hinduismoko Izaki Gorena) ordezkari bat da. Sekula ez zen gurtza jainko bihurtu: [[India]]n, bere omenezko bi tenplu baino ez daude.