Andromeda (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
6. lerroa:
[[Perseo]]k, [[naiade]]ek oparitu zizkioten [[sandalia]] hegalariei esker hegan eginez, [[Medusa]] hil ondoren itzultzen ari zela, Andromeda ikusi eta berarekin maitemindu zen. Hondartzara jaitsi zen Zefeo eta Kasiopearekin hitz egitera, bere eskua eskatzeko asmoz itsas munstroaz libratzea lortuz gero. Andromedaren gurasoak onartu egin zuten, baina ez oso gogo onez. Perseok itsas munstroarekin borrokatu, hil egin zuen eta Medusaren burua erabili zuen (begiratzen zuen edonor harri bihurtzen zuena), animalia harri bihurtzeko, koral bihurtuz. Ondoren, Andromeda askatu zuen eta pozik onartu zuen ezkontza. Baina Kasiopeak ezezkoa eman zuen, bere alabaren eskua jada [[Agenor]] printzeari agindu baitzion. Perseok honen eta honen segizioaren kontra borrokatu zuen, eta asko hil ondoren, bere burua, Medusaren burua erabiltzera behartua ikusi zuen, honela, oraindik bizirik geratzen zirenak harri bihurtuz. Azkenik, Andromeda pozik ezkondu zen Perseorekin.
 
Andromeda bere senarraren atzetik joan zen [[Tirinto]]ra, [[Argos]]en, eta sei seme ([[Perseide]]ak) eta alaba baten ama bihurtu zen. Honako hauek ziren: [[Perses]], [[Altzeo]], [[Mestor]], [[Heleo]], [[Elektrion]], [[Estenelo]] eta [[Gorgofene]]. Euren ondorengoek [[Mizenas]] gobernatu zuten Elektrionetik [[Euristeo]] arte, honen ondoren, [[Atreo]]k koroa jaso zuelarik, eta [[Herakles]] heroia barnean aurkitzen dadago. Mitologia honen arabera, Perses, pertsiarren arbasoa da.
 
Hil ondoren, [[Atenea]]k Andromeda, ipar zeruko [[konstelazio]]en artean jarri zuen, Perseo eta Kasiopeagandik gertu. [[Sofokles]]ek eta [[Euripides]]ek (eta berrikiago [[Pierre Corneille]]ek), istorio hau oinarri bezala hartuta, zenbait tragedia idatzi zituzten, eta istorioko gertakizunak antzinako artelan askotan irudikatuak izan ziren.