Anabasia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t robota Erantsia: ca:Anàbasi
t Robot: Automated text replacement (- aurkitzen da + dago & - aurkitzen dira + daude & - aurkitzen den + dagoen & - aurkitzen dena + dagoena & - aurkitzen dela + dagoela & - aurkitzen zen + zegoen & - aurkitzen baita + baitago)
4. lerroa:
Bertan, [[Ziro Gaztea]]ren bere anaia [[Artaxerxes II.a]] erregearen kontrako espedizioa eta, Ziro hil ondoren, Artaxerxesen zerbitzura zeuden mertzenario greziarrak euren herrialdera itzultzea kontatzen dira.
 
[[K. a. 401]]ean, Artaxerxes II.a [[Pertsiar Inperioa|Pertsiar Inperioko]] tronura igo eta hiru urtera, bere anaia txikia zen Ziro matxinatu egin zen bere [[Asia Txiki]]ko [[satrapia]]n. Bere anaia tronutik botatzeko, bertan hamar mila mertzenario greziar bildu zituen armada bat osatu zuen. [[Sardes]]etik abiatu zen, Asia Txikitik jarraitu eta [[Eufrates]] ibaiaren ertzetik jaitsi zen Cunaxaraino, [[Babilonia]]tik gertu. Ziro, [[Cunaxako gudua]]n hil zen, honek, bere harmada ihesean irtetzea eragin zuelarik. Greziar mertzenarioak, aldiz, bilduta eta garaitezin mantendu ziren [[Klearko]] agintari espartarraren agindupean. Etsaiarekin egin zituzten negoziaketetan, Klearko eta greziar agintari nagusienei, traizioz burua moztu zieten, eta, beraz, mertzenarioek beste batzuk aukeratu behar izan zituzten. Hauen artean, Xenofonte bera aurkitzen zenzegoen, gainontzeko armada [[Grezia]]ranzko itzuleran gidatu zuena. [[Tigris]] ibaian gora egin zuten eta [[Armenia]] zeharkatu zuten lurralde etsaian zehar eginiko lau mila kilometroko ibilbide batetan, [[Trabzon|Trapezunteko]] greziar koloniara iritsi arte (gaur egungo Trabzon, [[Turkia]]), [[Itsaso Beltza]]ren hegoaldeko ertzean. Ospetsuak dira aurreratutako soldadu batek, Trabzon ikustean esan zituen hitzak: θάλαττα, θάλαττα ("Thalassa, Thalassa"-"Itsasoa, Itsasoa")
 
Narrazioak, hirugarren pertsonan idatzia, interes historiko handia du, baina gainera, estilo gozagarri bat du, zenbait gertaeretan, hunkitu ere egin arte. Bere estiloaren xalotasunagatik, sarri, bigarren hezkuntzan erabiltzen da, [[greziera klasikoa]]ren itzulpenean hasteko testu gisa.