Abu Gurab: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
t Robot: Automated text replacement (-Animali +Animalia & -animali +animalia )
3. lerroa:
Eguzki tenplua, V. dinastiaren garaian garrantzi handia hartu zuen [[Heliopolis]]eko [[Ra]] eguzki jainkoari eskainitako egitura bat zen. ''Abusirreko papiroen'' arabera, V. dinastia honetako sei erregek eraiki zituzten eguzki tenpluak. Honako hauek izan ziren: [[Userkaf]], [[Sahura]], [[Neferirkara]], [[Neferefra|Neferefra-Isi]], [[Nyuserra]] eta [[Menkauhor]]. Bi eguzki tenplu baino ez dira aurkitu. Bata, Userkafena, bietatik antzinakoena dena, eta bestea Nyuserrarena. Biak ala biak, hondakinetan aurkitzen dira.
[[Fitxategi:Abusir map.png|thumb|280px|Abu Gurab eta Abusirren planoa]]
Tenplu ezagunetatik abiatuta, eguzki tenplu baten jatorrizko egitura berregin daiteke. Lehenik, Nilo ibaiaren ondoan, hartze tenplua deritzona zegoen; estalitako bide bat, eguzki tenplurako bertarako sarrera zen, bertan, harresi batek inguraturiko patio batetara zeraman ate batetatik sartzen zen. Patio honetan aldare bat zegoen, bertan animalianimalia sakrifizioak egiten zirelarik. Aldare honen atzean, [[obelisko]] handi bat egoten zen.
 
Nyuserra faraoiaren eguzki tenplua da hoberen kontserbaturik dagoena. Bere hondakinetatik hegoaldera, [[eguzki txalupa]] baten arrastoak aurkitu ziren.