Rigel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Xabitxu (eztabaida | ekarpenak)
Orrialde berria: '''Rigel''', (β Orionis, β Ori edo 19 Orionis), Orionis konstelazioko izar sistema bat da. Bayerren izendapenean Beta den arren, eta horrek...
 
t Robot: Automated text replacement (- bait d + bait)
8. lerroa:
[[Paralaje]]ko neurri fidagarrietatik urrunago kokatua, estimazio espektroskopikoek, Rigel, gugandik 700 eta 900 argi urte bitarteko distantziara kokatzen dute, 210 eta 280 parsec bitartean. [[Hipparcos]] satelitearen usterik hoberenean, 860 argi urteko distantziara aurkitzen da.
 
Sistemako osagai nagusia, [[supererraldoi]] zuri-urdinxka bat da, B8Iab [[mota espektral]]ekoa, 11500º Kelvineko tenperaturarekin. Izar oso masiboa, 18 [[eguzki masa]]ko masa bait dubaitu, gure eguzkiarena baino 50.000 aldiz handiagoa den argitasun batekin dizdiratzen du; argi [[ultramore]]a kontutan hartzen bada, bere argitasuna, gure Eguzkiak igorritakoaren halako 85.000raino igotzen da. Bere erradioa, gure eguzkiarenaren halako 73 da (0,34 unitate astronomikokoa dena), eta, beraz, gure eguzkiaren tokian balego, ia [[Merkurio]]ren orbitaraino hedatuko litzateke. Oso aurreratua bere [[eboluzio]]an, oso litekeena da bere barnean heliozko nukleo hil bat egotea, helioa karbonoan eta oxigenoan fusionatzen ere egon daitekeen arren, [[erraldoi gorri]] fasetik igaro ondoren.
 
Nebulosa gune batetan mugitzen denez eta hain dizdiratsua denez, Rigelek, gertuko zenbait hauts laino argiztatzen ditu, horietatik nabarmenena, [[IC 2118]] edo Sorgin Buru Nebulosa delarik. Rigel, dirudienez, [[Orion Nebulosa]]ri ere lotuta dago, nebulosa hau, ikusmen lerro berean aurkitzen den arren, Lurretik bi aldiz urrunago aurkitzen delarik. Distantzia diferentzia gora-behera, Rigelen espazioko ibilbidearen proiekzioak, estimatutako bere adina, 10 milioi urtekoa kontutan hartuz, nebulosatik gertu kokatzen du. Rigel, batzuetan, [[Orion OB1 Izar Elkartea]]ren kidetzat hartzen den arren, gugandik hurbilegi dagoela dirudi elkarte horretako benetako kidetzat hartua izateko, Betelgeuse bezala, bere jaiotza tokitik kanporatua izan ez bazen behintzat.