Varda: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robot: Cambios triviales
t Robot: Automated text replacement (- bait z + baitz)
1. lerroa:
'''Varda''' (''goratua'' esan nahi duena), [[Tolkien]]en [[legendarium]]eko pertsonaia bat da, bere hil ondorengo lana den [[Silmarillion]]ean agertzen dena. [[Valar|Valierrik]] garrantzitsuena da, eta [[Aratar]]ren taldean dago. Bere boterea eta edertasuna, argian aurkitzen da, [[Ilmarin]]eko gela [[ganga]]tuen barnean, [[Manwë]]k [[Taniquetil]] gainean eraiki zuen ''Aire altuen Mansioa''n, Valarren erregina eta Manwëren emaztea dena ere bizi da. ''Izarretako Dama'' bezala ezagutua, Valarrik ederrena da, beragan, oraindik, [[Iluvatar]]ren argiak dizdira egiten bait du. Vardak [[izar]]rak sortu zituen, eta, horregatik [[elfo (Eraztunen Jauna)|Elfoek]], Elentari eta Elbereth deitzen dute, ''Izarren erregina''.
 
[[Valaquenta]]ren arabera, Varda, denboraren hasieran Manwëri laguntzera joan zen, [[Melkor]] ondo ezagutzen bait zuenbaitzuen, [[Arda]]ko botere guztia nahi zuena, eta beti arbuiatu zuen. Aldi berean, Melkorrek beti gorrotatu izan zuen eta beldur izan zion, Iluvatarrek sortutako gainontzeko izakien gainetik.
 
Elfoek, Varda, beste edozein Vala baino gehiago maite dute, honen izarrek deitu bait zituztenbaitzituzten mundura, eta bere lehen argiaren zati bat, elfoen begietan geratu da betirako. Gertaera honengatik, elfoek, olerkiak eta kantak kantatzen dizkiote, eta Tintallë deitzen dute ([[quenya]]z ''Argiztatzailea''), baita Gilthoniel ere ([[sindarin]]ez, ''Izarren Argiztatzailea''): [[A Elbereth Gilthoniel]].
 
Vardarekin, [[Ilmarë]] aurkitzen da, konpainiako dama bezala lan egiten duen [[maiar]] bat. Tolkienek utzitako idazki batzuetan, [[Arien]], [[Anar]] edo eguzkia eramateaz arduratzen den maiarra ere, bere zerbitzaria da.